Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Opera eta balleta pantailan ikusteko aukera dago Niessenen

Martxotik uztailera artean opera eta ballet emanaldiak proiektatuko dituzte Niessen zinemetan, eta atzo emanaldi horiek noiz izango diren jakinarazi zuten. Lehenengoa martxoaren 24ean izango da. Mozarten Txirula magikoa emango dute zuzenean Milango Alla Scala antzokitik. Bi astean behin gutxienez, izango da emanaldi bat. Orain arte uztailaren 14ra arteko emanaldiak zehaztu dituzte, baina gehiago ere izango direla aurreratu dute. Duela urtebete hasi ziren opera eta ballet emanaldiak proiektatzen eta dagoeneko mila lagun inguruk ikusi dituzte emanaldiak zuzenean edo aurretik grabatuta. Munduko antzoki garrantzitsuetan ematen diren lan klasikorik garrantzitsuenak ematen ari direla nabarmendu dute antolatzaileek. Hala, Milanen, Londresen, Salzburgen, Bartzelonan, Madrilen eta Vienan emandako operak edo balletak izan dira. Urtean zehar hamasei lan proiektatu dituzte sei zuzenean eta gainontzekoak aurretik grabatuta. Lan horietan ikus-entzule gehien erakarri dituena balleta izan da, Txaikovskiren Zisneen Lakua. Operari dagokionez, Pucciniren Madame Butterfly-k eta Tosca-k erakarri zituen ikus-entzule gehien. Martxotik uztailera zazpi obra proiektatuko dituzte Niessen zinemetan, zehazki honakoak: Martxoak 24, osteguna 20:00etan: Milango Alla Scala antzokitik zuzenean Mozarten Txirula magikoa. Apirilak 5, asteartea 19:00etan: Vienako opera antzokitik zuzenean Donizettiren Anna Bolena opera. Apirilak 19, asteartea 20:00etan: Bartzelonako Gran Teatre del Liceu antzokitik zuzenean Mascaniniren Cavalleria rusticana opera. Maiatzak 9, astelehena 20:00etan: Madrilgo Real antzokitik zuzenean balleta [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2011/03/15

Martxotik uztailera artean opera eta ballet emanaldiak proiektatuko dituzte Niessen zinemetan, eta atzo emanaldi horiek noiz izango diren jakinarazi zuten. Lehenengoa martxoaren 24ean izango da. Mozarten Txirula magikoa emango dute zuzenean Milango Alla Scala antzokitik. Bi astean behin gutxienez, izango da emanaldi bat. Orain arte uztailaren 14ra arteko emanaldiak zehaztu dituzte, baina gehiago ere izango direla aurreratu dute.

Duela urtebete hasi ziren opera eta ballet emanaldiak proiektatzen eta dagoeneko mila lagun inguruk ikusi dituzte emanaldiak zuzenean edo aurretik grabatuta. Munduko antzoki garrantzitsuetan ematen diren lan klasikorik garrantzitsuenak ematen ari direla nabarmendu dute antolatzaileek. Hala, Milanen, Londresen, Salzburgen, Bartzelonan, Madrilen eta Vienan emandako operak edo balletak izan dira.

Urtean zehar hamasei lan proiektatu dituzte sei zuzenean eta gainontzekoak aurretik grabatuta. Lan horietan ikus-entzule gehien erakarri dituena balleta izan da, Txaikovskiren Zisneen Lakua. Operari dagokionez, Pucciniren Madame Butterfly-k eta Tosca-k erakarri zituen ikus-entzule gehien.

Martxotik uztailera zazpi obra proiektatuko dituzte Niessen zinemetan, zehazki honakoak:

Martxoak 24, osteguna
20:00etan:
Milango Alla Scala antzokitik zuzenean Mozarten Txirula magikoa.

Apirilak 5, asteartea
19:00etan:
Vienako opera antzokitik zuzenean Donizettiren Anna Bolena opera.

Apirilak 19, asteartea
20:00etan:
Bartzelonako Gran Teatre del Liceu antzokitik zuzenean Mascaniniren Cavalleria rusticana opera.

Maiatzak 9, astelehena
20:00etan:
Madrilgo Real antzokitik zuzenean balleta Antonio Gades konpaniaren eskutik: Bodas sangre.

Maiatzak 26, osteguna
20:30ean:
Londresko Royal Opera House antzokitik opera: Pucciniren La Boheme.

Ekainak 13, astelehena
20:30ean:
Londresko Royal Opera House antzokitik opera zuzenean: Verdiren Macbeth.

Uztailak 14, osteguna
20:30ean:
Salzburgeko jaialdiaren barruan opera: Verdiren Otello.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.