Don Boscoko ikasleek sari guztiak lortu dituzte ProiektEibar lehiaketan
Eibarko ingeniaritza teknikoko unibertsitate eskolak IV. ProiektEibar proiektu teknologikoen lehiaketa antolatu zuen pasa den larunbatean, eta Don Boscoko elektronikako ikasleek sei proiektu aurkeztu eta sei sari lortu zituzten: Jariakinen banatzaile automatikoa; Mezuak airean sortzen dituen letrero argiduna; Internet bidez kontrolaturiko etxea; Bluetooth bidez kontrolaturiko led-en matrizea; Lerro jarraitzaile robota; eta Sumo robota. Lehengo saria Karmele Hidalgo eta Lurdes Pagadizabalek konpartitu zuten Felix Machinekin. Don Boscoko ikasleek soilik zazpi led (bonbilla txikiak) erabiliz eta horiek abiadura jakin batean biraraziz, ilusio optiko baten bidez mezuak emateko gai den proiektua aurkeztu zuten. Machinek, berriz, bi jariakin nahasteko sistema eraman zuen, guztiz programagarria eta kontrolagarria zena ukipen pantaila bidez. Bigarren saria led matrizea eta etxe telekontrolatuaren artean banatu zuten. Matrizea Asier Makazaga eta Xabier Onekak aurkeztu zuten. Mezuak hiru koloretan ateratzen dituen proiektu horren berezitasuna bluetooth bidezko kontrolean oinarritzen da. Etxe telekontrolatua duela aste bete Zaragozako XXIV. Don Bosco sari nazionalean aurkeztu zuen Hegoi Lopezek. Han saririk lortu ez zuen arren, Eibarren bigarren saria ekarri zuen etxera. Hirugarren saria bi robotentzat izan zen. Lerro jarraitzailea Iñigo Etxegiak eta Aritz Garmendiak aurkeztu zuten eta Sumo robota berriz Gorka Artolak. Bi robot horiek Deustuko unibertsitateak antolatzen duen X. Euskadiko Mikrobot-en txapelketan parte hartuko dute martxoaren 31n. [...]
Eibarko ingeniaritza teknikoko unibertsitate eskolak IV. ProiektEibar proiektu teknologikoen lehiaketa antolatu zuen pasa den larunbatean, eta Don Boscoko elektronikako ikasleek sei proiektu aurkeztu eta sei sari lortu zituzten: Jariakinen banatzaile automatikoa; Mezuak airean sortzen dituen letrero argiduna; Internet bidez kontrolaturiko etxea; Bluetooth bidez kontrolaturiko led-en matrizea; Lerro jarraitzaile robota; eta Sumo robota.
Lehengo saria Karmele Hidalgo eta Lurdes Pagadizabalek konpartitu zuten Felix Machinekin. Don Boscoko ikasleek soilik zazpi led (bonbilla txikiak) erabiliz eta horiek abiadura jakin batean biraraziz, ilusio optiko baten bidez mezuak emateko gai den proiektua aurkeztu zuten. Machinek, berriz, bi jariakin nahasteko sistema eraman zuen, guztiz programagarria eta kontrolagarria zena ukipen pantaila bidez.
Bigarren saria led matrizea eta etxe telekontrolatuaren artean banatu zuten. Matrizea Asier Makazaga eta Xabier Onekak aurkeztu zuten. Mezuak hiru koloretan ateratzen dituen proiektu horren berezitasuna bluetooth bidezko kontrolean oinarritzen da. Etxe telekontrolatua duela aste bete Zaragozako XXIV. Don Bosco sari nazionalean aurkeztu zuen Hegoi Lopezek. Han saririk lortu ez zuen arren, Eibarren bigarren saria ekarri zuen etxera.
Hirugarren saria bi robotentzat izan zen. Lerro jarraitzailea Iñigo Etxegiak eta Aritz Garmendiak aurkeztu zuten eta Sumo robota berriz Gorka Artolak. Bi robot horiek Deustuko unibertsitateak antolatzen duen X. Euskadiko Mikrobot-en txapelketan parte hartuko dute martxoaren 31n. Don Boscotik adierazi dutenez, lehiaketa horretan lehiakortasuna oso handia da, unibertsitateko ikasleei aurre egin beharko baitzaie, “baina ziur paper bikaina burutuko dutela”.