‘Aitona Matias’ antzezlana Eskolatik Kalera egitasmoaren eskutik
Etzidamu Errenteria Hiria Kulturgunera hurbiltzen direnek Aitona Matias antzezlana ikusteko aukera izango dute 17:30etatik aurrera Eskolatik Kalera egitasmoaren eskutik. Antzezlanean, aiton baten eta haren bilobaren historia kontatzen da eta oroitzek...
Etzidamu Errenteria Hiria Kulturgunera hurbiltzen direnek Aitona Matias antzezlana ikusteko aukera izango dute 17:30etatik aurrera Eskolatik Kalera egitasmoaren eskutik. Antzezlanean, aiton baten eta haren bilobaren historia kontatzen da eta oroitzeko beharraz, ikasteko gogoaz zein sortzeko ahalmenaz ariko dira protagonistak.
Sarrerak salgai
Antzezlana ikusteko sarrerak salgai daude euro baten truke Kulturgunean gaur 11:00etatik 13:00etara, bihar 18:00etatik 20:00etara eta etzi, saioa hasi baino ordu bete lehenago.