Meteoritoei buruzko erakusketa, Luberrin
Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoak erakusketa berria du. Unibertsoaren sorrerari buruzkoa da. «Behatoki astronomikoek, sateliteek eta zunda artifizialek hainbat irudiz hornitu gaituzte urte hauetan zehar, gure Eguzki Sisteman zehar egindako bid...
Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoak erakusketa berria du. Unibertsoaren sorrerari buruzkoa da. «Behatoki astronomikoek, sateliteek eta zunda artifizialek hainbat irudiz hornitu gaituzte urte hauetan zehar, gure Eguzki Sisteman zehar egindako bidaietan», nabarmendu dute Luberritik. Irudiez gain, museoan, hainbat motatako meteoritoak ikus daitezke eta gaia ulergarriagoa izateko material didaktikoa ere prestatu dute. Erakusketa hainbat hilabetez egongo da Luberrin. Ondoren, Luberrirekin lankidetzan aritzen diren beste museo eta ikasgune batzuetara eramango dute.