Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Madarikatuak!

Joxe Iriarte Bikila. Gorripideko kidea. Errenteria-Orereta. Madarikatuak, energia nuklearraren aroari ateak ireki zenizkioten (militarrak eta zientzialariak) guztiak! Eta batez ere, Hiroshima eta Nagasakiren  gainean lehergailu atomikoa jaurtitzeko agindu  (eta agindua bete) zenutenak! Madarikatuak, oreka nuklearraren aitzakiaz mundu guztia bonba atomikoaz bete zenutenak, eta Sobiet Batasuna desagertu arren, horretan jarraitzen duzuenak! Madarikatuak, “bakerako atomoak” edo arlo zibileko energia nuklearraren mozorropean, arlo militarrari laguntzeaz gain, energia arriskutsuenari bide eman zeniotenak! Eta batez ere lobby nuklearrentzat  morrontzan lan egiten duzuen politikari, enpresari, zientzialari, katedradun eta idazleak! Madarikatuak, Txernobylen hondamendiaren gainean urteak pilatzen utzi eta beroketa klimatikoaren aitzakiaz energia nuklearraren aldeko sasi argudioak zabaltzen ibili zaretenak, gure (euskal) zientzialari laudatuak eta goraipatuak barne! Madarikatuak, Fukushimako hondamendiaren aurrean ere (oraindik ezer ere ez dela gertatu dioten horiek, batez ere) lobby-en kontsignak itsu-itsu zabaltzen dituztenak! Eta batez ere, tragediaren erdian nuklearraren beharra aldarrikatzen jarraitzen duten Confebask-eko bozeramaileak. Horiengatik balitz Lemoizko zentrala lanean izango genuke. Madarikatuak ere, interes partikularrengatik energia nuklearraren “dohainen” propaganda egiten ari diren langile astapotro ustelak! Eta gizarte kontsumistan goxo bizitzeko nuklearrekin ados daudenak! Eta madarikatua kapitalismoa! Ingurumenaren egoera aztertzen dituzten adituek zera esaten digute: “Mende erdian, ahalik eta etekin gehien lortzea helburu duen munduko ekonomia —kapitalista— zazpi bider handitu da, baina ekonomia hori [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2011/03/23

Joxe Iriarte Bikila. Gorripideko kidea. Errenteria-Orereta.

Madarikatuak, energia nuklearraren aroari ateak ireki zenizkioten (militarrak eta zientzialariak) guztiak! Eta batez ere, Hiroshima eta Nagasakiren  gainean lehergailu atomikoa jaurtitzeko agindu  (eta agindua bete) zenutenak!

Madarikatuak, oreka nuklearraren aitzakiaz mundu guztia bonba atomikoaz bete zenutenak, eta Sobiet Batasuna desagertu arren, horretan jarraitzen duzuenak!

Madarikatuak, “bakerako atomoak” edo arlo zibileko energia nuklearraren mozorropean, arlo militarrari laguntzeaz gain, energia arriskutsuenari bide eman zeniotenak! Eta batez ere lobby nuklearrentzat  morrontzan lan egiten duzuen politikari, enpresari, zientzialari, katedradun eta idazleak!

Madarikatuak, Txernobylen hondamendiaren gainean urteak pilatzen utzi eta beroketa klimatikoaren aitzakiaz energia nuklearraren aldeko sasi argudioak zabaltzen ibili zaretenak, gure (euskal) zientzialari laudatuak eta goraipatuak barne!

Madarikatuak, Fukushimako hondamendiaren aurrean ere (oraindik ezer ere ez dela gertatu dioten horiek, batez ere) lobby-en kontsignak itsu-itsu zabaltzen dituztenak! Eta batez ere, tragediaren erdian nuklearraren beharra aldarrikatzen jarraitzen duten Confebask-eko bozeramaileak. Horiengatik balitz Lemoizko zentrala lanean izango genuke.

Madarikatuak ere, interes partikularrengatik energia nuklearraren “dohainen” propaganda egiten ari diren langile astapotro ustelak! Eta gizarte kontsumistan goxo bizitzeko nuklearrekin ados daudenak!

Eta madarikatua kapitalismoa! Ingurumenaren egoera aztertzen dituzten adituek zera esaten digute: “Mende erdian, ahalik eta etekin gehien lortzea helburu duen munduko ekonomia —kapitalista— zazpi bider handitu da, baina ekonomia hori sostengatzen duten sistemak suntsitzen ari dira: itsasoaren gehiegizko ustiaketa eta kutsadura, ur eskasia, zoruaren erosioa, baso soiltzea, klima aldaketa, espezie ugariren galtzea, baliabideen eskasia, hondamen naturalaren ugaritzea. Guzti horrek ondorio bat dakar: biziari eusteko behar diren zikloek oreka baten menpe daude. Egun oreka hori arrisku latzean dago, betirako galtzeko arriskuan”. Erantsi beharko genieke istripu nuklearraren arriskuak.

Izan ere, ekonomian bezala, denentzat eskubide guztiak bermatzea eta naturarekiko oreka ekologikoa ziurtatzea ezinezkoa da neoliberalismoaren markoan, eta ezta kapitalismo abegikorrago batean ere. Beste askotan esan duguna errepikatuko dugu. Errepide sarean, garraio arloan zein industria edo energia arloan ere, emergentzia galgak sakatzeko ordua  eta norabidez aldatzeko aroa iritsi da.
Hots! Nuklearrak? ez, eskerrik asko! Berriro hormak kartelez, garraioak pegataz, eta gure paparrak txapaz bete behar ditugu, eta kaleak berreskuratu! Eta  Garoña lehenbailehen itxi arazi!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.