Oiartzunek gradu ofizial altuena lortu du, kenpon
Espainiako Estatuko Karate Federazioa,erakunde publiko eta gorputz kirol titulu ofizialak ematearen erantzule nagusia da estatu mailan. Federazioaren barneko sail bat da kenpo. Duela gutxi, gerriko beltzeko seigarren dan-a lortzeko azterketa egin berri du, lehen aldiz. Izan ere, orain arte aurrez aurreko borroka edo kenpoa, ez zegoen sistema horretan sartua. Bosgarren dan-era arteko sistema zegoen kenpoan. Kontua zen, nazioarteko irakasle batzuek, erakundeen aitortutakoa baino maila altuagoa zutela. Horien artean dago Shihan Vidal, Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko zuzendari teknikoa. Orain, Vidalek dagoeneko badu gerriko beltzeko seigarren dana, Espainiako Estatuko beste bi irakaslerekin batera. Baina, berez, Japonian oinarritutako eskolakoren barenan, zortzigarren dana dauka. Mundu mailan, altuenetako maila, alegia. Vidalek lortutakoari esker, kenpo praktikatzen duten eskoletako erreferentzia bihurtu da Honbu: “Lehen baino gorago, Oiartzun postu garrantzitsuan kokatu du, estatu mailan”.
Espainiako Estatuko Karate Federazioa,erakunde publiko eta gorputz kirol titulu ofizialak ematearen erantzule nagusia da estatu mailan. Federazioaren barneko sail bat da kenpo.
Duela gutxi, gerriko beltzeko seigarren dan-a lortzeko azterketa egin berri du, lehen aldiz. Izan ere, orain arte aurrez aurreko borroka edo kenpoa, ez zegoen sistema horretan sartua. Bosgarren dan-era arteko sistema zegoen kenpoan.
Kontua zen, nazioarteko irakasle batzuek, erakundeen aitortutakoa baino maila altuagoa zutela. Horien artean dago Shihan Vidal, Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko zuzendari teknikoa.
Orain, Vidalek dagoeneko badu gerriko beltzeko seigarren dana, Espainiako Estatuko beste bi irakaslerekin batera. Baina, berez, Japonian oinarritutako eskolakoren barenan, zortzigarren dana dauka. Mundu mailan, altuenetako maila, alegia.
Vidalek lortutakoari esker, kenpo praktikatzen duten eskoletako erreferentzia bihurtu da Honbu: “Lehen baino gorago, Oiartzun postu garrantzitsuan kokatu du, estatu mailan”.