Israeli boikota egiteko eskatuko dute larunbatean Imaginarium saltokiaren aurrean
Martxoaren 30ean Israeli Boikot nazioarteko eguna (BDS eguna) ospatzearen harira, larunbateko eguerdian Txingudi merkatal guneko Imaginarium jostailu saltokiaren aurrean elkarretaratzea egingo dute Irungo hainbat taldek deituta. Gaur Askapena, ELA, Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarra, Xirimiri Aparta euskara taldea, Ezker abertzalea, eta beste hainbat taldeetako ordezkariak bildu dira Zabaltza plazan, eta larunbateko protesta ekitaldian parte hartzeko dei egin diete herritarrei. Deitzaileen esanetan, elkarretaratzearekin “Israelen ekoitzitako produktuak ez saltzeko, eta herrialde hartan dituen inbertsioak eteteko” eskatu nahi diote Zaragozako (Espainia) enpresari. Irunen, hogeitik gora eragile sozial, politiko eta kulturalek bat egin dute dagoeneko Israelen ekoitzitako produktuak ez erosteko eskatzen duen PACBI agiriarekin. 2005eko uztailean Palestinako gizarteak nazioarteari elkartasun eskaria egin zion. Palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen bitartea Israelgo estatuaren aurkako zigor ekonomikoak, bertako produktuei boikota, eta herrialde hartan inbertitu duten enpresen desinbertsioak galdegiten zuten, herrialde okupatutako 200 taldek sinatutako PACBI idatziaren bitartez. Besteak beste, palestinar errefuxiatuen itzulera, eskubide zibil eta politikoen errespetua, eta Gaza eta Zisjordaniako okupazio militarraren eta kolonizazioaren amaiera eskatzen dute. Hondarribiko jardunaldiak Kanpaina horren harira, otsailean Hondarribian ospatzekoak ziren Israelgo gastronomiari buruzko jardunaldian bertan behera geratzea positiboki baloratu zuten. Ekimen horren helburua “estatu normalizatu baten itxura” ematea zen, “NBEren ebazpenak betetzen ez dituen” arren.
Martxoaren 30ean Israeli Boikot nazioarteko eguna (BDS eguna) ospatzearen harira, larunbateko eguerdian Txingudi merkatal guneko Imaginarium jostailu saltokiaren aurrean elkarretaratzea egingo dute Irungo hainbat taldek deituta. Gaur Askapena, ELA, Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarra, Xirimiri Aparta euskara taldea, Ezker abertzalea, eta beste hainbat taldeetako ordezkariak bildu dira Zabaltza plazan, eta larunbateko protesta ekitaldian parte hartzeko dei egin diete herritarrei.
Deitzaileen esanetan, elkarretaratzearekin “Israelen ekoitzitako produktuak ez saltzeko, eta herrialde hartan dituen inbertsioak eteteko” eskatu nahi diote Zaragozako (Espainia) enpresari.
Irunen, hogeitik gora eragile sozial, politiko eta kulturalek bat egin dute dagoeneko Israelen ekoitzitako produktuak ez erosteko eskatzen duen PACBI agiriarekin. 2005eko uztailean Palestinako gizarteak nazioarteari elkartasun eskaria egin zion. Palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen bitartea Israelgo estatuaren aurkako zigor ekonomikoak, bertako produktuei boikota, eta herrialde hartan inbertitu duten enpresen desinbertsioak galdegiten zuten, herrialde okupatutako 200 taldek sinatutako PACBI idatziaren bitartez.
Besteak beste, palestinar errefuxiatuen itzulera, eskubide zibil eta politikoen errespetua, eta Gaza eta Zisjordaniako okupazio militarraren eta kolonizazioaren amaiera eskatzen dute.
Hondarribiko jardunaldiak
Kanpaina horren harira, otsailean Hondarribian ospatzekoak ziren Israelgo gastronomiari buruzko jardunaldian bertan behera geratzea positiboki baloratu zuten. Ekimen horren helburua “estatu normalizatu baten itxura” ematea zen, “NBEren ebazpenak betetzen ez dituen” arren.

