
Kale Ekintzan haur jolasak eta tailerrak egingo dituzte etzi, 16:30etik aurrera. Arraguako Aldeguna elkartean jarri dute hitzordua.

Zortzi ibilgailu erre dira goizaldean Irungo Esteban Perez Yerobi kaleko aparkalekuan izandako sutean. Polizia iturrien arabera, ez dago gertakaria kale borrokarekin lotzeko arrazoirik.

Planetaren Orduarekin bat egingo du etzi Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, udaletxeko argiak itzaliko dituzte 20:30etik 21:30era. “2007tik bultzatzen du WWFek ekimema aldaketa klimatikoaren kontra eta gehiegizko kontsumo elektrikoa murriztek...

Pasa den asteazkenean 2011ko Bidelan-Kirolgi taldearen aurkezpen ofiziala egin zuten Donostiako Kirol etxean. Taldea osatuko duten txirrindulari eta teknikariak aurkezteaz gain, bi txirrindulari omendu zituzten, bat Niko Santisteban txirrindulari erren...

Asteburura begira, klake ikastaroa antolatu du Errenteria-Oreretan, Gipuzkoako Profesionalen Dantza Elkarteak. Ikastaroa hiru egunetan izango da Udal Musika eta Dantza Eskolan, eta gaur hasiko da, 19:00etan, goi mailako ikasleekin. Klaseak ordu eta erd...

Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako udaleku irekietan izena emateko epea irekiko dute datorren astean. Hilaren 28tik (astelehenetik) apirilaren 16ra, Gazte Informazio Bulegoan izango da horretarako aukera (Mendiburu kalea 5, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era). Udalekuen helburua bertan parte hartzen duten haurrek jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako toki bat izatea dela gogorarazi dute Udaletik: “Gozatzeaz gain, euren autonomia pertsonala finkatzen lagunduko dien tokia”. Uztailaren 1etik (ostirala) 29ra (ostirala) izango dira udaleku irekiak, 09:30etik 13:30era, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Udalekuetan parte hartu dezakete 1999 eta 2007 urteen artean jaiotako haur oiartzuarrek edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasten dutenek (bigarren kasuan, haurrek, ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute). 70 euroko kuota dute udalekuek. Autobus zerbitzua eskatzen dutenek 26 euro gehiago ordaindu beharko dituzte (96 euro guztira). Hala ere, familia bereko hiru haurrek izena ematen dutenean, %25eko deskontua izango dute kuotan. Izena eman aurretik ordaindu behar da kuota Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260044447 kontu korronte zenbakian, haurraren izen-abizenak adieraziz. Ordainagiri horrekin batera, haurren Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia ere entregatu beharko dute gurasoek Gazte Informazio Bulegoan. Izena ematerakoan haurrek alergiarik duten, botikarik hartu behar duten edo laguntza berezirik behar ote duten adierazi beharko dute. Autobus zerbitzua erabiliko dutenek, zein autobus geltokitan igo [...]

Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak Arnedora irteera egingo du apirilaren 2an. Bodega ekologiko batera bisita egingo dute lehenik eta oinetakoen museora joango dira ondoren. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 3...

Lezok aurrekontu “murritzak” —Haritz Salaberria alkateak definitu duen moduan— izango ditu aurten. Atzo ezohiko udalbatzarra egin zuten eta bertan onartu zituzten aurrekontuak. Ezker abertzaleko zinegotzien (bost zeuden atzo) aldeko botoa jaso zuen aurrekontu proposamenak. Alkateak aurrekontuen nondik norakoak azaldu zituen, modu orokorrean: pertsonal gastuaren eta gizarte zerbitzuetako gastuaren igoera eta, horrez gain, iazko aurrekontuaren soberakinaren zain geratuko direla bra txikiei aurre egiteko. EAJk aurka bozkatu zuen. Kepa Garbizu bozeramaileak azaldu zuenez, aurrekontuak “nahiko ondo planteatuak daude, beren eskasiarekin”. Hala ere, ez zeuden ados etxebizitzatutelatuei eskainiko zaien diru partidarekin. Izan ere, 3.000 euro bideratuko dituzte bertara eta “gutxiegi” iruditu zitzaien jeltzaleei, gastu guztiak estaltzeko. Alkateak erantzun zien apartamenduen gastua aurrekontuko beste atal batzuetan jasotzen zela, eta gastua igoz gero, diru erreserba batekin aurre egingo zaiela gastuei. PSE-EEko zinegotzi Mikel Antxon Arrizabalaga abstenitu egin zen. Hainbat gasturekin ez zegoela ados adierazi zuen, “baina bai Herri Eskolako jangelari eskaintzen zaionarekin”. Onartu ondoren, alegazioak jartzeko hamabost eguneko epea indarrean sartu zen, eta alegaziorik ez badago, indarrean sartuko dira aurrekontuak. Udalbatzarreko bigarren puntuari dagokionez, Lezoko Udalak aurten Oarsoaldea Garapen Agentziari bideratuko dion diru zatia eztabaidatu zuten. Krisi ekonomikoa dela eta, diru partida hori ere “murritzagoa” izateko proposamena aurkeztu zuen Udal Gobernu Taldeak, “baina Oarsoaldea Garapen [...]

Miguel Buen izango da datozen hauteskundetako Bidasoa-Oiartzungo kandidaturako zerrendaburua. Bidasoko eskualdetik, Buenekin batera, Maite Cruzado egungo Irungo zinegotzia eta Iosu Alvarez, Hondarribiko bozeramailea zerrendako bigarren eta bostgarren h...

Sun magoak Sunkers ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean, martxoaren 26an, Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan. Koreografia, soinua, argiztapena eta piroteknia erabiltzen ditu Sunek bere azken lanean.Ikuskizun honek orain arteko emanaldi guztietan arrakast...

Gorenak Pasaiaren eskaeren gainean ezer esatea saihestu duela dio Udalak, eta “babesik gabe utzi duela ez duelako auziaren funtsaren gainean ezer esaten ez eta argitzen zein den orain jarraitu beharreko bidea”. Gaur jaso dute Udalean Pasaiako mugen auziaren gaineko Auzitegi Gorenaren epaia. Udalaren arabera, epaiak ez du bere erabakia arrazoitzeko argudio juridikorik, eta urretik auzitegiak berak alde emandako erabakien gainean ezer ez duela esaten argitu du. Epaiaren gainean balorazio zabalagoa eman asmoz, prentsaurrekoa deitu du biharko Mugen Batzordeak. 16:00etan izango da, Arizabalon. Mugen batzordean gaur egungo korporazioa ez ezik, Pasaiako alket ohiak eta hainbat herritar biltzen dira.

Olimmpia Naval bela taldearen aurtengo denboraldiaren aurkezpena egin dute gaur Pasaiako Portuan. Taldeak estropadetan darabilen belaontziak Bahia de Pasaia izena hartu du, Portu Agintaritzak eman dien babesaren truke. Izena ez ezik, belaontzia gordetzeko tokia eta badian entrenatu ahal izateko baimena eman die Portuko Agintaritzak.

Operaren zaleek luxuzko aukera dute etzi (Hilak 26) Trintxerpen. Javier Jacinto orkestra zuzendari eta musikagile pasaitarrak jaioterria aukeratu du bere azken lanaren estreinaldirako. Bihar, 20:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan ikus ahal i...

Gipuzkoako plataforma antikapitalistak (CGT, CNT, EB, Gazte Komunistak; EPK eta Antikapitalistak) antolatuta, eta Kepasakonlakasa eta Gorripideak babestuta elkarretaratzea antolatu dute biharko administrazioak egin dituen murrizketa sozialen kontra. 19...

Hilabeteko azken ostirala izaki bihar, hilabete bukaerako kartelada izango da herriko presoen eta errefuxiatuen alde, arratsaldeko zortzietan, Doneztebe plazan. Azken urtean karteladak herriko eragileek hartu dituzte bere gain. Hilabete honetan herriko...

Kirol jolasak egingo dituzte gaur Abaraxkan, 16:30ean hasita.

Kukai Dantza Konpainiak antolatuta, CFB451 konpainiak entsegu publikoa eskainiko du datorren asteazkenean Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Ekimena, Kukaik Errenteriako Udala eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean a...

Martxoaren 30ean Israeli Boikot nazioarteko eguna (BDS eguna) ospatzearen harira, larunbateko eguerdian Txingudi merkatal guneko Imaginarium jostailu saltokiaren aurrean elkarretaratzea egingo dute Irungo hainbat taldek deituta. Gaur Askapena, ELA, Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarra, Xirimiri Aparta euskara taldea, Ezker abertzalea, eta beste hainbat taldeetako ordezkariak bildu dira Zabaltza plazan, eta larunbateko protesta ekitaldian parte hartzeko dei egin diete herritarrei. Deitzaileen esanetan, elkarretaratzearekin “Israelen ekoitzitako produktuak ez saltzeko, eta herrialde hartan dituen inbertsioak eteteko” eskatu nahi diote Zaragozako (Espainia) enpresari. Irunen, hogeitik gora eragile sozial, politiko eta kulturalek bat egin dute dagoeneko Israelen ekoitzitako produktuak ez erosteko eskatzen duen PACBI agiriarekin. 2005eko uztailean Palestinako gizarteak nazioarteari elkartasun eskaria egin zion. Palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen bitartea Israelgo estatuaren aurkako zigor ekonomikoak, bertako produktuei boikota, eta herrialde hartan inbertitu duten enpresen desinbertsioak galdegiten zuten, herrialde okupatutako 200 taldek sinatutako PACBI idatziaren bitartez. Besteak beste, palestinar errefuxiatuen itzulera, eskubide zibil eta politikoen errespetua, eta Gaza eta Zisjordaniako okupazio militarraren eta kolonizazioaren amaiera eskatzen dute. Hondarribiko jardunaldiak Kanpaina horren harira, otsailean Hondarribian ospatzekoak ziren Israelgo gastronomiari buruzko jardunaldian bertan behera geratzea positiboki baloratu zuten. Ekimen horren helburua “estatu normalizatu baten itxura” ematea zen, “NBEren ebazpenak betetzen ez dituen” arren.

Asteburura begira, klake ikastaroa antolatu du Errenteria-Oreretan, Gipuzkoako Profesionalen Dantza Elkarteak. Ikastaroa hiru egunetan izango da Udal Musika eta Dantza Eskolan, eta bihar hasiko da, 19:00etan, goi mailako ikasleekin. Klaseak ordu eta er...

Iñaki Queralt. Ezker abertzaleko zinegotzia. (Erredakzioan itzulia) Ez dakit zehazki zenbatetan Errenteriako Udalbatzak agertarazi duen bere posizio irmoa Niessen merkataritza zentroan supermerkatu zerbitzua emango duen enpresak Sabecoko langileak ber...