Udal aurrekontuak eta Berdintasun Plana onartu ditu Udalbatzak
Lezok aurrekontu “murritzak” —Haritz Salaberria alkateak definitu duen moduan— izango ditu aurten. Atzo ezohiko udalbatzarra egin zuten eta bertan onartu zituzten aurrekontuak. Ezker abertzaleko zinegotzien (bost zeuden atzo) aldeko botoa jaso zuen aurrekontu proposamenak. Alkateak aurrekontuen nondik norakoak azaldu zituen, modu orokorrean: pertsonal gastuaren eta gizarte zerbitzuetako gastuaren igoera eta, horrez gain, iazko aurrekontuaren soberakinaren zain geratuko direla bra txikiei aurre egiteko. EAJk aurka bozkatu zuen. Kepa Garbizu bozeramaileak azaldu zuenez, aurrekontuak “nahiko ondo planteatuak daude, beren eskasiarekin”. Hala ere, ez zeuden ados etxebizitzatutelatuei eskainiko zaien diru partidarekin. Izan ere, 3.000 euro bideratuko dituzte bertara eta “gutxiegi” iruditu zitzaien jeltzaleei, gastu guztiak estaltzeko. Alkateak erantzun zien apartamenduen gastua aurrekontuko beste atal batzuetan jasotzen zela, eta gastua igoz gero, diru erreserba batekin aurre egingo zaiela gastuei. PSE-EEko zinegotzi Mikel Antxon Arrizabalaga abstenitu egin zen. Hainbat gasturekin ez zegoela ados adierazi zuen, “baina bai Herri Eskolako jangelari eskaintzen zaionarekin”. Onartu ondoren, alegazioak jartzeko hamabost eguneko epea indarrean sartu zen, eta alegaziorik ez badago, indarrean sartuko dira aurrekontuak. Udalbatzarreko bigarren puntuari dagokionez, Lezoko Udalak aurten Oarsoaldea Garapen Agentziari bideratuko dion diru zatia eztabaidatu zuten. Krisi ekonomikoa dela eta, diru partida hori ere “murritzagoa” izateko proposamena aurkeztu zuen Udal Gobernu Taldeak, “baina Oarsoaldea Garapen [...]
Lezok aurrekontu “murritzak” —Haritz Salaberria alkateak definitu duen moduan— izango ditu aurten. Atzo ezohiko udalbatzarra egin zuten eta bertan onartu zituzten aurrekontuak.
Ezker abertzaleko zinegotzien (bost zeuden atzo) aldeko botoa jaso zuen aurrekontu proposamenak. Alkateak aurrekontuen nondik norakoak azaldu zituen, modu orokorrean: pertsonal gastuaren eta gizarte zerbitzuetako gastuaren igoera eta, horrez gain, iazko aurrekontuaren soberakinaren zain geratuko direla bra txikiei aurre egiteko.
EAJk aurka bozkatu zuen. Kepa Garbizu bozeramaileak azaldu zuenez, aurrekontuak “nahiko ondo planteatuak daude, beren eskasiarekin”. Hala ere, ez zeuden ados etxebizitzatutelatuei eskainiko zaien diru partidarekin. Izan ere, 3.000 euro bideratuko dituzte bertara eta “gutxiegi” iruditu zitzaien jeltzaleei, gastu guztiak estaltzeko. Alkateak erantzun zien apartamenduen gastua aurrekontuko beste atal batzuetan jasotzen zela, eta gastua igoz gero, diru erreserba batekin aurre egingo zaiela gastuei.
PSE-EEko zinegotzi Mikel Antxon Arrizabalaga abstenitu egin zen. Hainbat gasturekin ez zegoela ados adierazi zuen, “baina bai Herri Eskolako jangelari eskaintzen zaionarekin”. Onartu ondoren, alegazioak jartzeko hamabost eguneko epea indarrean sartu zen, eta alegaziorik ez badago, indarrean sartuko dira aurrekontuak.
Udalbatzarreko bigarren puntuari dagokionez, Lezoko Udalak aurten Oarsoaldea Garapen Agentziari bideratuko dion diru zatia eztabaidatu zuten. Krisi ekonomikoa dela eta, diru partida hori ere “murritzagoa” izateko proposamena aurkeztu zuen Udal Gobernu Taldeak, “baina Oarsoaldea Garapen Agentzia finantzatzeko esfortzua egingo dugu”. Horrela, 281.000 euro pasatxo izango dira Oarsoaldeari emango dizkiotenak, iaz baino 3.000 gutxiago. EAJko, ezker abertzaleko eta PSE-EEko zinegotziek aho batez onProxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0
tu zuten proposamena.
Plantila organikoa
Hirugarren puntuan, berriz, aurtengo plantila organikoaren eta lan postuen zerrenda onartu zuten PSE-EEk eta Udal Gobernu Taldeak. Besteak beste, 50 urte baino gehiago dituzten administrariei euskara maila hirugarrenetik bigarrenera jaitsiko diete, euren lanpostuak mantentzea errazteko. “Urte asko daramate lanean eta azterketa egin behar dute. Ez dira hirugarren mailara iristen; beraz, maila jaistea proposatzen dugu”, esan zuen alkateak. “Hala ere, hemendik aurrera kontratatu behar direnei EGA eskatuko diegu”, gaineratu zuen. EAJk kontrako botoa eman zuen elektrizista eta arkitektoaren kontratazioarekin bat ez datorrelako.
Udalbatzarreko azkeneko puntuan Berdintasun Plana onartu zuten, aho batez. Lehendabizi, urgentziaz tratatzeko bozkatu zuten. Azken bi urtetan Daiteke enpresa aritu da plana lantzen herriko hainbat eragile eta norbanakoekin. “Dokumentu mardula” egin dutela jakinarazi zuen, “ildo estandarrekin”.