Udaleku irekietan izena emateko epea datorren astelehenean irekiko dute
Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako udaleku irekietan izena emateko epea irekiko dute datorren astean. Hilaren 28tik (astelehenetik) apirilaren 16ra, Gazte Informazio Bulegoan izango da horretarako aukera (Mendiburu kalea 5, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era). Udalekuen helburua bertan parte hartzen duten haurrek jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako toki bat izatea dela gogorarazi dute Udaletik: “Gozatzeaz gain, euren autonomia pertsonala finkatzen lagunduko dien tokia”. Uztailaren 1etik (ostirala) 29ra (ostirala) izango dira udaleku irekiak, 09:30etik 13:30era, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Udalekuetan parte hartu dezakete 1999 eta 2007 urteen artean jaiotako haur oiartzuarrek edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasten dutenek (bigarren kasuan, haurrek, ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute). 70 euroko kuota dute udalekuek. Autobus zerbitzua eskatzen dutenek 26 euro gehiago ordaindu beharko dituzte (96 euro guztira). Hala ere, familia bereko hiru haurrek izena ematen dutenean, %25eko deskontua izango dute kuotan. Izena eman aurretik ordaindu behar da kuota Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260044447 kontu korronte zenbakian, haurraren izen-abizenak adieraziz. Ordainagiri horrekin batera, haurren Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia ere entregatu beharko dute gurasoek Gazte Informazio Bulegoan. Izena ematerakoan haurrek alergiarik duten, botikarik hartu behar duten edo laguntza berezirik behar ote duten adierazi beharko dute. Autobus zerbitzua erabiliko dutenek, zein autobus geltokitan igo [...]
Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako udaleku irekietan izena emateko epea irekiko dute datorren astean. Hilaren 28tik (astelehenetik) apirilaren 16ra, Gazte Informazio Bulegoan izango da horretarako aukera (Mendiburu kalea 5, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era).
Udalekuen helburua bertan parte hartzen duten haurrek jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako toki bat izatea dela gogorarazi dute Udaletik: “Gozatzeaz gain, euren autonomia pertsonala finkatzen lagunduko dien tokia”. Uztailaren 1etik (ostirala) 29ra (ostirala) izango dira udaleku irekiak, 09:30etik 13:30era, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Udalekuetan parte hartu dezakete 1999 eta 2007 urteen artean jaiotako haur oiartzuarrek edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasten dutenek (bigarren kasuan, haurrek, ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute).
70 euroko kuota dute udalekuek. Autobus zerbitzua eskatzen dutenek 26 euro gehiago ordaindu beharko dituzte (96 euro guztira). Hala ere, familia bereko hiru haurrek izena ematen dutenean, %25eko deskontua izango dute kuotan.
Izena eman aurretik ordaindu behar da kuota Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260044447 kontu korronte zenbakian, haurraren izen-abizenak adieraziz. Ordainagiri horrekin batera, haurren Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia ere entregatu beharko dute gurasoek Gazte Informazio Bulegoan.
Izena ematerakoan haurrek alergiarik duten, botikarik hartu behar duten edo laguntza berezirik behar ote duten adierazi beharko dute. Autobus zerbitzua erabiliko dutenek, zein autobus geltokitan igo eta jaitsiko diren ere adierazi beharko dute.
Bestalde, udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek ere astelehenetik apirilaren 16ra eman beharko dute izena Gazte Informazio Bulegoan. Udalak eta Ttirukik (udalekuak kudeatuko dituen enpresak), begiraleak baloratzeko irizpideak ere markatu dituzte: euskara; aisialdiko tituluak; heziketarekin harremana duten ikasketak; udalekuetan edo eskolaz kanpoko jardueretan esperientzia izatea eta aisialdiarekin zerikusia duten ikastaroak baloratuko dituzte.
Ekainaren 18an, udaleku irekiak programatzeko egun osoko saioa egingo dute Arritxulo aterpetxean begirale guztiek. Nahitaezkoa izango da prestaketa egun horretan parte hartzea udaleku irekietan lan egiteko.
Apuntatzeko
Informazio gehiago behar dutenak, bai haurren izen-ematerako edota begirale izateko, Gazte Informazio Bulegoarekin jar daitezke harremanetan (Mendiburu kaleko bosgarren zenbakira joanda; 943 49 11 05 telefono zenbakira deituta; gazteinfo[abildua]oiartzun.org helbide elektronikora idatzita, edo www.gazteoiartzun.net webgunean sartuta).