Niko Santisteban txirrindulariari omenaldia
Pasa den asteazkenean 2011ko Bidelan-Kirolgi taldearen aurkezpen ofiziala egin zuten Donostiako Kirol etxean. Taldea osatuko duten txirrindulari eta teknikariak aurkezteaz gain, bi txirrindulari omendu zituzten, bat Niko Santisteban txirrindulari erren...
Pasa den asteazkenean 2011ko Bidelan-Kirolgi taldearen aurkezpen ofiziala egin zuten Donostiako Kirol etxean. Taldea osatuko duten txirrindulari eta teknikariak aurkezteaz gain, bi txirrindulari omendu zituzten, bat Niko Santisteban txirrindulari errenteriarra izan zen, eta bestea, berriz, Heriberto Sanchez azpeitiarra. Omenaldiaren bidez, oinarrizko txirrindularitzaren alde egin duten lana eskertu zieten. Santisteban Laguntasuna Txirrindulari Elkarteko zuzendaria da.