Mugen auzian Euskadiko Auzitegi Gorenak ez du onartu Udalaren kasazio errekurtsoa
Gorenak Pasaiaren eskaeren gainean ezer esatea saihestu duela dio Udalak, eta “babesik gabe utzi duela ez duelako auziaren funtsaren gainean ezer esaten ez eta argitzen zein den orain jarraitu beharreko bidea”. Gaur jaso dute Udalean Pasaiako mugen auziaren gaineko Auzitegi Gorenaren epaia. Udalaren arabera, epaiak ez du bere erabakia arrazoitzeko argudio juridikorik, eta urretik auzitegiak berak alde emandako erabakien gainean ezer ez duela esaten argitu du. Epaiaren gainean balorazio zabalagoa eman asmoz, prentsaurrekoa deitu du biharko Mugen Batzordeak. 16:00etan izango da, Arizabalon. Mugen batzordean gaur egungo korporazioa ez ezik, Pasaiako alket ohiak eta hainbat herritar biltzen dira.