CFB451 danse-theatre konpainiaren entsegu publikoa, kulturgunean
Kukai Dantza Konpainiak antolatuta, CFB451 konpainiak entsegu publikoa eskainiko du datorren asteazkenean Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Ekimena, Kukaik Errenteriako Udala eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean a...
Kukai Dantza Konpainiak antolatuta, CFB451 konpainiak entsegu publikoa eskainiko du datorren asteazkenean Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Ekimena, Kukaik Errenteriako Udala eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean antolatzen duen egitarauaren barruan kokatzen da.
Erreserba egin behar da
La ile de France-tik (Frantzia) datorren CFB451 konpainiak ipuinen mundu fantastikoetan oinarrituta dagoen Louve ikuskizunaren zati bat eskainiko dute datorren asteazkenean 19:30etatik aurrera.
Entsegu gelako lekua mugatua denez, entsegua ikusi nahi dutenek dantza@kukai.info helbidera idatzi beharko dute sarreraren erreserba egiteko.