Murias Center 4
Iñaki Queralt. Ezker abertzaleko zinegotzia. (Erredakzioan itzulia) Ez dakit zehazki zenbatetan Errenteriako Udalbatzak agertarazi duen bere posizio irmoa Niessen merkataritza zentroan supermerkatu zerbitzua emango duen enpresak Sabecoko langileak ber...
Iñaki Queralt. Ezker abertzaleko zinegotzia.
(Erredakzioan itzulia)
Ez dakit zehazki zenbatetan Errenteriako Udalbatzak agertarazi duen bere posizio irmoa Niessen merkataritza zentroan supermerkatu zerbitzua emango duen enpresak Sabecoko langileak berriro kontratatu ditzan. Gogorarazi behar da duela sei hilabetetik dagoela itxita supermerkatura bideratuta dagoen gunea.
Udalbatzaren jarrera irmoak ez du beste interpretazioetarako aukerarik ematen, ezta interpretazio interesatuena ere. Horrenbestez, zentroa kudeatzeaz arduratzen den enpresak (Murias Center 4) administrazioaren mezu garbiei gutxieneko kasua egin beharko lieke. Halako zenbait mezu igorri ditu merkataritza zentroaren jabea den Errenteriako Udalak, azkena hilaren 15ean.
Ez Udalak ez inork ezin dio inposatu Murias Center 4ri enpresari berari hartzea egokitzen zaion erabaki bat (orain arte egin duen bezala). Hala ere, Udalak oraingoan egin duen eskaera zehatza —aurreko langileen kontratazioa— alderdi berria eta kontuan hartzekoa da aipatutako erabakia hartzeko garaian.
Murias Center 4k zehatz mehatz neurtu behar du Errenteriako Udalak aurkeztutako eskaera enpresa horretako Administrazio Kontseiluko kide den neurrian eta baita Niessen merkataritza zentroko lursailaren eta eraikuntzaren jabe bakarra den neurrian.
Begi bistakoa da jabearen (Udala) eta zentroaren kudeatzailearen (Murias) interes gatazka eragiten duen erabaki batek bien arteko harremana okertuko lukeela, eta merkataritza zentroaren etorkizun oparoari mesede egitea baino bideragarritasuna zailtzeko baiioko lukeela bakarrik.
