EBk osoko zuzenketa aurkeztu dio aurrekontuen proiektuari
Udalaren egoera ekonomiko zailari aurre egiteko aukera galdu dela eta proposamenak zehaztasun falta daukala iritzita aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuko dio Ezker Batuak (EB): “Estalki puntual bat da, eta Merinoren premiazko beharrei erantzuten die azken lau urteetako kudeaketa txarra justifikatzeko”. Hain zuzen, datorren ostegunean dira udalbatzarrera eramatekoak 2011ko aurrekontuak. Gaur goizean, agerraldia egin du EBk, eta jakinarazi duenez, iaz onartu zizkieten lau zuzenketatik bakar bat ere ez da aurrera eraman: “Gure zuzenketetara bideratutako 94.000 eurotik bakar bat ere ez da gastatu”, adierazi du Jose Manuel Ferradas EBko bozeramaileak. Osoko zuzenketa aurkeztearen beste arrazoietako bat izan da proposamenak ez duela plan ekonomikorik biltzen, “nahiz eta bere garaian jakinarazi ziguten lan talde bat jarriko zutela plan hori martxan jartzeko”. Aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkezteko foru arau bati ere egin dio erreferentzia Ferradasek: “21/2003 arauko 15.2 artikuluaren arabera, Udalbatzak behin betiko onartu beharko lituzke aplikatuko diren ekitaldiaren aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen”. Beraz, ez zaio zentzuzkoa iruditzen aurrekontuak orain onartzea. Zehaztasun falta Diru sarrerei eta gastuei begiratuta, berriz, zalantzan jarri ditu aurreikuspen batzuk Ferradasek. Esate baterako, Udalak finantzatzeko foru funtsaren ekarpena “%3,92ko hazkundearekin”. Gogorarazi du funts hori itxi zenean Udalak dirua bueltatu behar izan zuela. Gastuei dagokionez, berriz, kalkulu batzuk behetik egin [...]
Udalaren egoera ekonomiko zailari aurre egiteko aukera galdu dela eta proposamenak zehaztasun falta daukala iritzita aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuko dio Ezker Batuak (EB): “Estalki puntual bat da, eta Merinoren premiazko beharrei erantzuten die azken lau urteetako kudeaketa txarra justifikatzeko”.
Hain zuzen, datorren ostegunean dira udalbatzarrera eramatekoak 2011ko aurrekontuak. Gaur goizean, agerraldia egin du EBk, eta jakinarazi duenez, iaz onartu zizkieten lau zuzenketatik bakar bat ere ez da aurrera eraman: “Gure zuzenketetara bideratutako 94.000 eurotik bakar bat ere ez da gastatu”, adierazi du Jose Manuel Ferradas EBko bozeramaileak.
Osoko zuzenketa aurkeztearen beste arrazoietako bat izan da proposamenak ez duela plan ekonomikorik biltzen, “nahiz eta bere garaian jakinarazi ziguten lan talde bat jarriko zutela plan hori martxan jartzeko”.
Aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkezteko foru arau bati ere egin dio erreferentzia Ferradasek: “21/2003 arauko 15.2 artikuluaren arabera, Udalbatzak behin betiko onartu beharko lituzke aplikatuko diren ekitaldiaren aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen”. Beraz, ez zaio zentzuzkoa iruditzen aurrekontuak orain onartzea.
Zehaztasun falta
Diru sarrerei eta gastuei begiratuta, berriz, zalantzan jarri ditu aurreikuspen batzuk Ferradasek. Esate baterako, Udalak finantzatzeko foru funtsaren ekarpena “%3,92ko hazkundearekin”. Gogorarazi du funts hori itxi zenean Udalak dirua bueltatu behar izan zuela.
Gastuei dagokionez, berriz, kalkulu batzuk behetik egin dituztela adierazi du, eta horietako batzuk hipotesitzat soilik jo ditu.
Horrekin guztiarekin kezkatuta daudela azaldu du Ferradasek: “Soilik 7.087 euroko aurreztu ditugula kontuan hartuta, diru sarreraren bat aurrera aterako ez balitz defizita edukiko genuke 2011ko proiektuei begira”.
