Ekialdebus garraio zerbitzuko UGT, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek greba mugagabea hasiko dute apirilaren 4an. Sindikatuen arabera lan hitzarmena “blokeatuta” dago, eta Aldundiak oinarritzat dituen garraio alorreko lan itunekin parekatu nahi dute sindikatuek Ekialdebusekoa. 140 langile ditu Ekialdebusek eta Oarsoaldeko nahiz Bidasoko autobus lineen kudeatzailea da, bai herri barrukoak bai

Donostiarekin lotura egiten dutenenak.