Itsas Etxeko auditoriumaren %25 ordainduko du Kutxak
Kutxako Gizarte Ekintzak Itsas Etxeko proiektuaren kopuru osoaren %25eko dirulaguntza emango du. “Berri bikaina da Hondarribiarentzat, ia 500.000 euro jasoko ditugu. Krisi garaian Kutxak guri kopuru horrekin laguntzea oso eskertzekoa da”, azald...
Kutxako Gizarte Ekintzak Itsas Etxeko proiektuaren kopuru osoaren %25eko dirulaguntza emango du. “Berri bikaina da Hondarribiarentzat, ia 500.000 euro jasoko ditugu. Krisi garaian Kutxak guri kopuru horrekin laguntzea oso eskertzekoa da”, azaldu du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Proiektu honekin Hondarribiak ia 400 lagunetik gorako edukiera duen auditorium bat izango du, gunea kultur ekintza anitzekin dinamizatzeko, eta udarako bukatuko dute.
Carlos Ruizek, Kutxaren Gizarte Ekintzaren zuzendariak, adierazi duenez “Kutxa Gizarte Ekintzaren helburua Gipuzkoako hiri bakoitzarentzat garrantzitsuak diren proiektuak sustatzea” da. “Kasu honetan gure ustez Itsas Etxea oinarrizkoa da Hondarribiarentzat. Proiektu honen aldeko erronka egiten dugu, eta horregatik geure iritziz hain estrategikoa den proiektu honek Kutxa Gizarte Ekintzaren ekarpena behar du. Eskerrak eman behar ere Kutxako bezeroei, beraiei esker bideratu dezakegu eta hau bezalako laguntzak”.
