Udaberri festa egingo dute asteartean
Urtaro berriaren etorrerarekin batera, Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek udaberri festa antolatu dute. Datorren asteartean egingo dute jaialdia Errenteria Hiria Kulturgunean, eta girotzeko abestiak, dantzak, antzezlanak eta beste hainbat ekit...
Urtaro berriaren etorrerarekin batera, Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek udaberri festa antolatu dute. Datorren asteartean egingo dute jaialdia Errenteria Hiria Kulturgunean, eta girotzeko abestiak, dantzak, antzezlanak eta beste hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Guztira, bederatzi emanaldi izango dira, eta dantza eginez amaituko dute jaialdia.
