Ekainaren 19an hasiko da San Miguel Liga
Gaur goizean TKE elkarteak hirugarren batzarra egin du Bermeon San Migel Ligako egutegia zehazteko, besteak beste. Liga ekainaren 19an hasiko da Bordelen (Frantzia) eta irailaren 18an bukatu, Portugaleten. Lehenengo estropada ekainaren 18an izango bada ere, ez da puntuagarria izango, erakustaldi bat egingo dute, hori ere Bordelen. Uztailaren 23an San Pedron izango da estropada; abuztuaren 20an Hondarribian eta abuztuaren 21ean Donibanen. (Egutegi osoa beherago ikus daiteke) 700.000 euroko aurrekontua Aurtengo ligak 700.000 euroko aurrekontua izango du, sariak barne. Diru sarrerei dagokionez, elkarteak 500.000 euro biltzea espero du bere babesle eta estropadetako babesleen bitartez. Cervezas San Miguel, Euskolabel eta Ambilamp dira babesleak; eta Bordele, Bilbo, Santander, Zarautz eta Getxoko udalak eta El Corte Ingles, berriz, estropadetako babesleak. Emakumeen Liga izango da TKE elkarteak Emakumeen Ligari jarraipena ematea erabaki du, “egoera ekonomikoa larria izan arren”. Euskotren izango da babeslea eta lau taldek parte hartuko dute: Bizkaiak, Kantabrika, Galiziak eta Gipuzkoak. Denboraldi honetan estropada bakoitzean ematen ziren diru sariak desagertuko dira, baina 20.000 euro emango dira liga bukaeran. Horren arabera, klub bakoitzak diru sari jakin bat jasoko du, bere sailkapenaren arabera. San Miguel Liga. Egutegia EKAINA 18: Erakustaldi estropada Bordelen (ez puntuagarria) 19: Bordeleko Bandera UZTAILA 2: Camargo 3: Bilboko Bandera 9: Moaña 10: [...]
Gaur goizean TKE elkarteak hirugarren batzarra egin du Bermeon San Migel Ligako egutegia zehazteko, besteak beste. Liga ekainaren 19an hasiko da Bordelen (Frantzia) eta irailaren 18an bukatu, Portugaleten. Lehenengo estropada ekainaren 18an izango bada ere, ez da puntuagarria izango, erakustaldi bat egingo dute, hori ere Bordelen.
Uztailaren 23an San Pedron izango da estropada; abuztuaren 20an Hondarribian eta abuztuaren 21ean Donibanen. (Egutegi osoa beherago ikus daiteke)
700.000 euroko aurrekontua
Aurtengo ligak 700.000 euroko aurrekontua izango du, sariak barne. Diru sarrerei dagokionez, elkarteak 500.000 euro biltzea espero du bere babesle eta estropadetako babesleen bitartez. Cervezas San Miguel, Euskolabel eta Ambilamp dira babesleak; eta Bordele, Bilbo, Santander, Zarautz eta Getxoko udalak eta El Corte Ingles, berriz, estropadetako babesleak.
Emakumeen Liga izango da
TKE elkarteak Emakumeen Ligari jarraipena ematea erabaki du, “egoera ekonomikoa larria izan arren”. Euskotren izango da babeslea eta lau taldek parte hartuko dute: Bizkaiak, Kantabrika, Galiziak eta Gipuzkoak. Denboraldi honetan estropada bakoitzean ematen ziren diru sariak desagertuko dira, baina 20.000 euro emango dira liga bukaeran. Horren arabera, klub bakoitzak diru sari jakin bat jasoko du, bere sailkapenaren arabera.
San Miguel Liga. Egutegia
EKAINA
- 18: Erakustaldi estropada Bordelen (ez puntuagarria)
- 19: Bordeleko Bandera
UZTAILA
- 2: Camargo
- 3: Bilboko Bandera
- 9: Moaña
- 10: Galizia
- 16: Pedreña
- 17: Santander Hiriko Bandera
- 23: San Pedro
- 24: Ambilampeko Bandera (Portugalete)
- 30: Getxo
- 31: Zumaia
ABUZTUA
- 13-14: Zarautz
- 20: Hondarribia
- 21: Pasai Donibane
- 27: Orio
- 28: Castro
IRAILA
- 17: Bermeo
- 18: El Corte Ingles Bandera (Portugalete)