Mendekosteak prestatzen hasi dira Euskal Dantzazaleak
Euskal Dantzazaleak entseguak hasi dituzte, mendekosteei begira. Erromeria egingo dute jaietan eta parte hartu nahi duten guztiak gonbidatu dituzte antolatzaileek, “nahiz eta dantza egiten ez jakin. Horretarako dira entseguak”. Asteleheneta...
Euskal Dantzazaleak entseguak hasi dituzte, mendekosteei begira. Erromeria egingo dute jaietan eta parte hartu nahi duten guztiak gonbidatu dituzte antolatzaileek, “nahiz eta dantza egiten ez jakin. Horretarako dira entseguak”. Astelehenetan 19:00etatik 20:00etara Gezalan bilduko dira eta, ostegunetan, berriz, ordu berean, Saldise plazan.
