Podiumera igo da Agirretxe Durangoko duatloiean
Pasa den asteburuan Durangoko duatloian parte hartu zuen Alex Agirretxe errenteriarrak, eta emaitza onarekin, gainera: hirugarren postuan zeharkatu zuen helmuga. Parte hartzaileek 9 kilometro egin behar zituzten korrika, 40 kilometro bizikletan, eta az...
Pasa den asteburuan Durangoko duatloian parte hartu zuen Alex Agirretxe errenteriarrak, eta emaitza onarekin, gainera: hirugarren postuan zeharkatu zuen helmuga.
Parte hartzaileek 9 kilometro egin behar zituzten korrika, 40 kilometro bizikletan, eta azken 5 kilometroak korrika. Durangoko zirkuitua Euskal Herriko garrantzitsuenetakoa da, eta ikusi besterik ez dago parte hartzaileen kopuruari: 300 lagun.
Lehenengo kilometroetan lehen postuetan jarri zen Agirretxe. Hamabi inguru korrikalarik taldetxoa osatu zuten lehen sailkatuarekiko tartea murrizteko helburuarekin. Lehen zatia amaitzeko hiru kilometro falta zirela taldea bitan banatu zen, eta hasierakoen artean sartu zen Agirretxe.
Bizikletan igo eta berehala hamar duatletek harrapatu zituzten. Segituan hasi ziren, baina, erasoaldiak, eta bosteko taldetxoa osatu zuten. Handik lasterrera harrapatu zuten ihes egin zuen duatleta.
Korrika egin behar zituzten azken bost kilometroak gogorrak izan ziren, batik bat beroarengatik. Hala ere, sprintera ongi ailegatzea lortu zuen Agirretxek, eta hirugarren postua lortu zuen.
Eskerrak eman zizkien babesleei: EAT Errenteriako Atletismo Taldea, Asper, Ciclos Iñaki eta Antxintxika triatloi taldea.
40. Espainiako txapelketan
Espainiako Dualtloi Txapelketan ere parte hartu zuen Agirretxek martxoaren 20ean. Lasterketa gogorra izan zen, eta lasterketan zehar aurrealdean egon bazen ere, 40. postuan sailkatu zen. Hala ere, pozik zegoen egindako lanarekin.