Elkarrizketa: Marta Bocos (piano irakaslea) Mikel Laboa “oso gustuko” du Marta Bocosek (Donostia, 1981)- Afizio horrek Laboak zuen inkomunikazioaren eta komunikazioaren kezka ikertzera eraman du Bocos eta saria irabazi zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Laboari buruzko lehiaketa batean. Astelehenean, 19:00etatik aurrera, Gezala aretoan izango da Tomas Garbizu Musika Eskolako piano irakasle eta psikologoa. Zein izango dira asteleheneko saioaren nondik norakoak? Mikel Laboaren biografia azalduko dut lehendabizi, labur, eta Lekeitio-etan bosgarrena aztertuko dugu. Irudiak, audioa eta ahozko azalpenak sartuko ditut. Ez dut oso sakona izateko asmorik, haurrak ere izango direlako bertan. Laboa medikua zen, eta medikuntzaren eta musikaren artean egiten zuen harremana aztertuko ditugu astelehenean. Urritasun intelektuala zuten haurrekin egin zuen lana eta zer nolako eragina izan zuen beregan ere azalduko dugu. Zein eragin izan zuen? Iñaki Bidegain mediku lezoarrarekin aritu zen lanean. Berarengana zuzendu nintzen eta eraginaren gainean hitz egin zidan. Bosgarren Lekeitio-an islatzen da eragina. Komunikazioa-Inkomunikazioa du izena Lekeitio horrek. Bidegainek esan zidan egunerokotasunean komunikazio arazoak zituztela urritasun intelektuala zuten haur horiek. Lekeitio-an Down sindromea duen haur ijito bat agertzen da eta Laboak azaltzen du nola komunikatzen den haurra nahiz eta mutua den. Laboak ere hitz jokoak eta fonetikoak erabiltzen zituen komunikatzeko, nahiz eta ez den gure lengoaia. Keinuen bidez [...]
Elkarrizketa: Marta Bocos (piano irakaslea)
Mikel Laboa “oso gustuko” du Marta Bocosek (Donostia, 1981)- Afizio horrek Laboak zuen inkomunikazioaren eta komunikazioaren kezka ikertzera eraman du Bocos eta saria irabazi zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Laboari buruzko lehiaketa batean. Astelehenean, 19:00etatik aurrera, Gezala aretoan izango da Tomas Garbizu Musika Eskolako piano irakasle eta psikologoa.
Zein izango dira asteleheneko saioaren nondik norakoak?
Mikel Laboaren biografia azalduko dut lehendabizi, labur, eta Lekeitio-etan bosgarrena aztertuko dugu. Irudiak, audioa eta ahozko azalpenak sartuko ditut. Ez dut oso sakona izateko asmorik, haurrak ere izango direlako bertan.
Laboa medikua zen, eta medikuntzaren eta musikaren artean egiten zuen harremana aztertuko ditugu astelehenean. Urritasun intelektuala zuten haurrekin egin zuen lana eta zer nolako eragina izan zuen beregan ere azalduko dugu.
Zein eragin izan zuen?
Iñaki Bidegain mediku lezoarrarekin aritu zen lanean. Berarengana zuzendu nintzen eta eraginaren gainean hitz egin zidan. Bosgarren Lekeitio-an islatzen da eragina. Komunikazioa-Inkomunikazioa du izena Lekeitio horrek. Bidegainek esan zidan egunerokotasunean komunikazio arazoak zituztela urritasun intelektuala zuten haur horiek. Lekeitio-an Down sindromea duen haur ijito bat agertzen da eta Laboak azaltzen du nola komunikatzen den haurra nahiz eta mutua den. Laboak ere hitz jokoak eta fonetikoak erabiltzen zituen komunikatzeko, nahiz eta ez den gure lengoaia.
Keinuen bidez komunikatzen zen bosgarren Lekeitio-an.
Bai, horrekin jokatu zuen. Laboak adierazi nahi zuen batzuetan, nahiz eta eta lengoaia bera erabili, ez garela komunikatzeko gai izaten. Eta alderantziz, nahiz eta lengoairik ez erabili, nola komunikatu gaitezkeen frogatu zuen. 25 minutuko bideoa da, baina ez ditu bakarrik keinuak egiten: bi mikrofono erabiltzen ditu, aurkezlea dago ere, gitarra ere jotzen du eta hor egiten ditu keinuak.
Nola hasi zinen Laboa ikertzen?
Betidanik gustatu izan zait eta gustatzen zitzaidan Lekeitio-etan erabiltzen zuen abesteko modua. Baina ez nuen sekula horretan pentsatu… EHUko lehiaketaren berri izan nuen eta orduan hasi nintzen ikertzen. Hala ere, lehenago banuen medikuntzak zenbateraino eragin dion jakinmina. Ez bakarrik komunikazio-inkomunikazioan, baizik eta sonoritate aldetik, oihuak eta abar… Orduan, artikulu bat irakurri nuen egunkari batean, eta bertan Iñaki Bidegain medikuaz gain, Buenavista jatetxeko Angel Irisarri, Iñaki Salvador musikaria eta Koldobika Jauregi eskulturgileak agertzen ziren. Asko argitu zizkidan ideiak artikulu horiek.
Psikologia ikasi nuen. Musikoterapia ere ikasi nuen, musika komunikatzeko erabili daitekeela alegia. Psikologia zein musika uztartzen ditudala esan daiteke. Laboa medikua eta musikaria zela jakin nuenean, gehiago sakontzea erabaki nuen.
Musikoterapia aipatu duzu. Maiatzaren 5ean eta 19an ere emango dituzu hitzaldiak, ezta?
Bai. Xantiri [Espina, musika eskolako zuzendariari] aipatu nion zein ikasketa nituen eta musikoterapia saioak egitera animatu ninduen. Gainera, erditze aurreko saioak egiten dituzte musika eskolan bertan eta haurdun daudenei hitzaldiak emango dizkiet.
Zer azalduko diezu?
Musika nola erabili bai haurrak barnean daudenean, zein 0 eta 3 urte bitarteko haurrekin. Badirudi musika haurrek lau urte dituztenean hasten dela, baina musikak baditu beste helburuak: psikomotrizitatea lantzea, amarenganako lotura indartzea…