Patxi Lopezen bisita “edukirik gabekoa” dela esatea astakeritzat jo du Merinok
Astelehenean Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egindako bisitaren harira, oposizioak “edukirik gabekoa” izan zela salatu zuen. Lopezekin batera izan zen Juan Carlos Merino alkatea bisitan, eta orain oposizioari erantzun dio hori esatea “astakeria eta errespetu falta” dela. Herria bisitatzeko interesa Lopezek berak zeukala adierazi du Merinok “herriko agente ekonomikoekin biltzeko”. Hala, bisitaren ostean bilkura egin zutela azaldu du herriko enpresa garrantzitsuetako gerenteekin, bi bankuetako zuzendariekin, Errenkoaldeko presidente eta presidenteordearekin eta Oarsoaldea garapen agentziako gerentearekin. Parte hartzaileek bisita positibo, interesgarri eta egokitzat jo zutela adierazi du. Oposizioko kideek, horrez gain, lehendakariarekin egoteko eta euren iritzia emateko aukerarik ez zutela eduki kritikatu zuten, eta bisitaren berri berandu jaso zutela. Merinok esan du aukera izan zutela Lopezekin biltzeko pleno aretoan “aurreskuaren ostean denbora bat erreserbatu baitzen”. Bisitarena berriz, Lehendakaritzak hura baieztatu eta hurrengo egunean jakinarazi zitzaiela adierazi du, eta astelehena baino hiru egun lehenago. Azkenik, lehendakariaren bisita instituzionalak normaltzat jo ditu Merinok. “Duela gutxi Tolosan izan zen, alkatea EAJkoa duena, eta inori ez zitzaion bururatu esatea bisita hura ‘edukirik gabekoa’ izan zela”, gaineratu du. Lehendakariak herria bisitatzea “harro” egoteko modukoa dela esan du Merinok. “Egia da inbertsioen zati bat aurreko Eusko Jaurlaritzarekin egin zirela, baina baita aurreko lehendakariak ez zuela hamar urtetan Errenteria [...]
Astelehenean Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egindako bisitaren harira, oposizioak “edukirik gabekoa” izan zela salatu zuen. Lopezekin batera izan zen Juan Carlos Merino alkatea bisitan, eta orain oposizioari erantzun dio hori esatea “astakeria eta errespetu falta” dela.
Herria bisitatzeko interesa Lopezek berak zeukala adierazi du Merinok “herriko agente ekonomikoekin biltzeko”. Hala, bisitaren ostean bilkura egin zutela azaldu du herriko enpresa garrantzitsuetako gerenteekin, bi bankuetako zuzendariekin, Errenkoaldeko presidente eta presidenteordearekin eta Oarsoaldea garapen agentziako gerentearekin. Parte hartzaileek bisita positibo, interesgarri eta egokitzat jo zutela adierazi du.
Oposizioko kideek, horrez gain, lehendakariarekin egoteko eta euren iritzia emateko aukerarik ez zutela eduki kritikatu zuten, eta bisitaren berri berandu jaso zutela. Merinok esan du aukera izan zutela Lopezekin biltzeko pleno aretoan “aurreskuaren ostean denbora bat erreserbatu baitzen”. Bisitarena berriz, Lehendakaritzak hura baieztatu eta hurrengo egunean jakinarazi zitzaiela adierazi du, eta astelehena baino hiru egun lehenago.
Azkenik, lehendakariaren bisita instituzionalak normaltzat jo ditu Merinok. “Duela gutxi Tolosan izan zen, alkatea EAJkoa duena, eta inori ez zitzaion bururatu esatea bisita hura ‘edukirik gabekoa’ izan zela”, gaineratu du.
Lehendakariak herria bisitatzea “harro” egoteko modukoa dela esan du Merinok. “Egia da inbertsioen zati bat aurreko Eusko Jaurlaritzarekin egin zirela, baina baita aurreko lehendakariak ez zuela hamar urtetan Errenteria eta bertako errealitate ekonomiko eta komertziala ezagutzeko denborarik hartu ere”, adierazi du.