Kontserbatorioko 11 ikasle saritu dituzte Euskadiko Gazteen Lehiaketan
Irungo Udal Kontserbatorioko ikasleek maila bikaina erakutsi zuten joan zen asteburuan ospatu zen Euskadiko Gazteen V. Lehiaketan. Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekimena da, eta hilaren 8tik 10era burutu zuten Bilbon.

Lehiaketara aurkeztu ziren 15 ikasle irundarretatik 11 saritu zituzten,, horietako bat, Diego Vera, bi aldiz. Maite Sierra Kontserbatorioko presidentea oso harro agertu da epaimahaiek “irundarren partaidetza handia eta maila bikaina” nabarmendu zutelako.
Saritutako irundarrak
- Lehenengo saria: Diego Vera (txistu).
- Bigarren saria: Diego Vera, Eneritz Varona eta Leire Aranburu (ganbara musika), eta Maria Rallo Muguruza (haria).
- Ohorezko aipamena Leire Roa, Amaia Lopez Arbina, Aimar Martinez, Anne Perez Azpeitia eta Juncal Monserrat (ganbara musika), Andrea Nicolas Izagirre (gitarra) eta Aimar Martinez Violet (haizea).