Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Lucio Hernando: “Abiapuntuan gaude eta aurrera begiratu behar dugu”

Aro berri baten lehen ekitaldia izan da gaur goizean Portuan. Lucio Hernandok hartu dio lekukoa Miguel Bueni Portu Agintaritzako lehendakaritzan eta guztiaren lekuko, Herri Lan, Garraio eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola izan zen. Portu Agintaritzaren barruan nahiz kanpoan ezohiko irudiak jaso ahal izan dira. Gonbidatuz lepo izan zen erabilera anitzeko aretoa Hernandoren aurkezpena bitartean, eta kanpoan ezohiko segurtasun neurriak, Ertzaintzak ezarriak. Ekitaldiaren  bukaeran, berriz, gosari oparoa. Miguel Buen izan da hitza hartzen lehena eta bi erronka nagusi ezarri dizkio Hernandori: «Portu berriaren eraikuntza lortzea eta, era berean, badiaren biziberritzea integrala aurrera eramatea». Erakundeekin nahiz eragileekin elkarlana zaindu dezala aholkatu dio Buenek Hernandori, «nahitaezkotzat» jo baitu, eta babesa eskaini dio gerora egin beharreko bidean. Kanpo kaiaren dimentsioa txikitu izana, gakoa «Frogatu du badakiela gauzak egiten eta ez duela erraz amore ematen». Iñaki Arriolaren hitzak dira, Buenen kudeaketa baloratzerakoan esandakoak, eta zehazki lehengo astean Madrilen badia biziberritzeko eta kanpo kaia eraikitzeko sinatu zuten protokoloari erreferentzia eginez. Arriolak esan duenez, aipatu akordioak kanpo kaiaren eraikuntzarako oinarriak ezarri ditu. «Miguelek kargua uzten du proiektu berrirako oinarriak hitzartuta daudela jakinda», esan du. Kanpo kaiaren proiektua «Gipuzkoak aurrera egin dezan  funtsezkoa» izango dela esan zuen Arriolak eta akordioa lortu izana Bueni zor zaiola esan du, kanpo [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2011/04/14

Aro berri baten lehen ekitaldia izan da gaur goizean Portuan. Lucio Hernandok hartu dio lekukoa Miguel Bueni Portu Agintaritzako lehendakaritzan eta guztiaren lekuko, Herri Lan, Garraio eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola izan zen.
Portu Agintaritzaren barruan nahiz kanpoan ezohiko irudiak jaso ahal izan dira. Gonbidatuz lepo izan zen erabilera anitzeko aretoa Hernandoren aurkezpena bitartean, eta kanpoan ezohiko segurtasun neurriak, Ertzaintzak ezarriak. Ekitaldiaren  bukaeran, berriz, gosari oparoa.
Miguel Buen izan da hitza hartzen lehena eta bi erronka nagusi ezarri dizkio Hernandori: «Portu berriaren eraikuntza lortzea eta, era berean, badiaren biziberritzea integrala aurrera eramatea».
Erakundeekin nahiz eragileekin elkarlana zaindu dezala aholkatu dio Buenek Hernandori, «nahitaezkotzat» jo baitu, eta babesa eskaini dio gerora egin beharreko bidean.
Kanpo kaiaren dimentsioa txikitu izana, gakoa
«Frogatu du badakiela gauzak egiten eta ez duela erraz amore ematen». Iñaki Arriolaren hitzak dira, Buenen kudeaketa baloratzerakoan esandakoak, eta zehazki lehengo astean Madrilen badia biziberritzeko eta kanpo kaia eraikitzeko sinatu zuten protokoloari erreferentzia eginez.
Arriolak esan duenez, aipatu akordioak kanpo kaiaren eraikuntzarako oinarriak ezarri ditu. «Miguelek kargua uzten du proiektu berrirako oinarriak hitzartuta daudela jakinda», esan du. Kanpo kaiaren proiektua «Gipuzkoak aurrera egin dezan  funtsezkoa» izango dela esan zuen Arriolak eta akordioa lortu izana Bueni zor zaiola esan du, kanpo kaiaren dimentsioa txikitzeko Buenek egin zuen proposamena izan delako, Arriolaren hitzetan, akordio lortzeko gakoa.
Enpresa gizona, irakasle eta sindikalista
Buenek egin antzera, Arriolak  ere babes osoa eskaini dio Lucio Hernandori atzo hasitako bidean. «Erronka jarrita dago. Ez zara bakarrik egongo. Zorte on», opa zion. Lucio Herrerok sindikalgintzan, irakaskuntzan nahiz enpresan munduan duen eskarmentua nabarmendu du Arriolak, ondoren berari hitza emateko.
Hernandok esan duenez Madrilen hitzartutako dokumentua «giltzarri» izango da, «biziberritzea eta kanpo kaia ezinbestean  lotzen dituelako». «Abiapuntuan gaude, eta aurrera begiratu behar dugu», esan duen. Buenek bidea erraztu diola esan du, eta konfiantza handiz agurtu zituen gonbidatuak: ”

Lucio Hernandoren aurkezpena, Portu Agintaritzan

Lucio Hernandoren aurkezpena, Portu Agintaritzan

Ez huts egiteko ohitura dut. Eskerrik asko. Zuen esanetara”

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.