Tren Berdea larunbatero igoko da Guadalupera bihartik aurrera
Udalak Behemendiren laguntzarekin Hondarribia bisitatzeko garraiobide berria jarriko du abian bihartik aurrera; tren berdea. Larunbatero hiria ikusteko beste aukera izango du ondorioz herritarrak eta baita bisitariak ere. Larunbatero Guadalupera igoko den trena atzo goizean aurkeztu zuten, San Juan de Diosen jarriko duten geltokian. Bertan izan ziren, Gregorio Berrotaran Landa zinegotzia, Maite Pelaez Prebentzio zinegotzia, Behemendiko ordezkaria eta treneko gidaria. Trena aurkeztuta, trena hartu eta Guadalupera igo ziren proba gisa. «Duela urte batzuk geunden horrelako ekimen baten atzetik», azaldu zuen Gregorio Berrotaranek, Landa zinegotziak. «Iaz jarri genuen lehen aldiz martxan, eta sekulako arrakasta izan zuen. Ekainaren erdialdera hasi zen, eta irailean bukatu zenean, 2.150 pertsona garraitu zituen». Aurten epea luzatu nahi izan dute, eta ondorioz, bihar hasiko dute zerbitzua, Aste Santuko oporretan ere martxan izateko. Hondarribia ezagutzeko Trenak garraiobide berria izan nahi du Hondarribia beste era eroso eta ezberdinean ikusteko. Larunbatero aterako da, bihar hasiko da eta iraila arte luzatu nahi dute zerbitzua. Hiria ezagutzeko ondorengo bidea egingo du Tren Berdeak: San Juan de Diosetik aterako da eta Portutik igaro ondoren La Muelan geldialdi bat egingo du, handik gora Higerreko itsasargira. Guadalupera iritsi ondoren, beherunzko bidea hartuko du. Berriro Portutik pasa beharrean, Baserritar etorbidetik joango da, Madalen Karrikako eskaileren gainekaldean geldialdi [...]
Udalak Behemendiren laguntzarekin Hondarribia bisitatzeko garraiobide berria jarriko du abian bihartik aurrera; tren berdea. Larunbatero hiria ikusteko beste aukera izango du ondorioz herritarrak eta baita bisitariak ere. Larunbatero Guadalupera igoko den trena atzo goizean aurkeztu zuten, San Juan de Diosen jarriko duten geltokian. Bertan izan ziren, Gregorio Berrotaran Landa zinegotzia, Maite Pelaez Prebentzio zinegotzia, Behemendiko ordezkaria eta treneko gidaria. Trena aurkeztuta, trena hartu eta Guadalupera igo ziren proba gisa.
«Duela urte batzuk geunden horrelako ekimen baten atzetik», azaldu zuen Gregorio Berrotaranek, Landa zinegotziak. «Iaz jarri genuen lehen aldiz martxan, eta sekulako arrakasta izan zuen. Ekainaren erdialdera hasi zen, eta irailean bukatu zenean, 2.150 pertsona garraitu zituen». Aurten epea luzatu nahi izan dute, eta ondorioz, bihar hasiko dute zerbitzua, Aste Santuko oporretan ere martxan izateko.
Hondarribia ezagutzeko
Trenak garraiobide berria izan nahi du Hondarribia beste era eroso eta ezberdinean ikusteko. Larunbatero aterako da, bihar hasiko da eta iraila arte luzatu nahi dute zerbitzua.
Hiria ezagutzeko ondorengo bidea egingo du Tren Berdeak: San Juan de Diosetik aterako da eta Portutik igaro ondoren La Muelan geldialdi bat egingo du, handik gora Higerreko itsasargira. Guadalupera iritsi ondoren, beherunzko bidea hartuko du. Berriro Portutik pasa beharrean, Baserritar etorbidetik joango da, Madalen Karrikako eskaileren gainekaldean geldialdi bat egingo du, eta handik berriz San Juan de Diosera bueltatuko da.
Ordutegiei dagokienez ondorengoak izango dira: goizetan 10:00etan eta 12:00etan aterako da San Juan de Dioseko biribilgunetik, eta arratsaldetan 16:00tan eta 18:00tan. Guadalupetik aldiz, 11:00tan, 13:00tan, 17:00tan eta 19:00tan aterako da. Igo eta jaisteak bi euro kostako du eta 30 pertsona eraman ditzake trenak bidaia bakoitzean. Txakurrak ezin dira trenean sartu eta elbarrituentzako prestatu dute, hauek ere trenean igotzeko.
