Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du San Migel auzoan, emakumeen kontrako indarkeriaz akusatuta. Polizi iturrien arabera, erasoak asteartean eta asteazkenean izan ziren, kalean biak eta emakume beraren aurka.
Emakumeenganako biolentziarik ez goiburupean elkarretaratzea egingo dute bihar, larunbatarekin, Zabaltza plazan, eguerdian. Udaleko Ongizate Kontseiluko Berdintasun Batzordeak antolatzen du hilabetero, emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako mezua zabaltzeko. Hain zuzen ere, aste honetan Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du San Migel auzoan, emakumeen kontrako indarkeriaz akusatuta. Polizi iturrien arabera, erasoak asteartean eta asteazkenean izan ziren, kalean biak eta emakume beraren aurka.
Atzo Irungo Ongizateko ordezkari Cristina Labordak iaz Berdintasun Batzordeak egindako lanaren balantzea egin zuen, eta emakumeen kontrako bortizkeriari buruz mintzatu zen. «Arazo permanentea da, eta horren aurka lan egiten jarraitu behar dugu», esan zuen Labordak. Bere ustez, «gizarte osoaren inplikazio aktiboa beharrezkoa da emakumeen kontrako bortizkeria errotik mozteko». Ongizate ordezkariak emandako datuen arabera, iaz Harrera Unitateak 22 gertakari larri jaso zituen, 2009an baino 14 gehiago. Guztira 87 emakumek jo zuten iaz Irungo Ongizate zerbitzura bortizkeria kasuengatik, eta beste 43k zaintza psikologikoaren zerbitzua galdegin zuten.