Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

‘Desapiyua’ finlandiar erara

San Pedro eta San Juan. Kontrario mitikoak, eta hala diren heinean ETBko Finlandia saioko asteroko Desapiyurako ezin aproposagoak. Herenegun izan ziren Finlandia saiokoak badian, Kalparra eta Amnistiaren arkuaren arteko tartean Desapiyua grabatzen, ordubetez. Badiaren erdian txalupa bat jarri zuten, eta txalupan talde bakoitzeko partaide bana eta flotagailuak, laranja kolorekoak sanjuandarrenak eta berdeak sanpedrotarrenak. Koloretsua zegoen ingurua, eguraldia lagun, eta grabazioa aurrera egin orduko ikusleak ere pilatzen joan ziren pixkanaka badiaren bi aldetara. Txorimaloak eta Bixi-Bixikoak Talde bakoitzean sei partaide. Txorimaloak San Pedroren alde eta Bixi-Bixikoak San Juanen alde. Talde bakoitzeko lehiakide bana badia erdian jarri zuten txalupan zegoen eta gainontzeko lehiakideak, talde bakoitzeko bost, Donibanen zeuden bitartean, zain, uretara irtetea noiz egokituko. Binaka hartzen zituzten lehiakideak, talde bakoitzeko bana, flotagailu handi batean eseri eta uretako motoak atoian eramanda, ziztu bizian. Badiaren erdian zegoen txalupara iritsi orduko, makila baten laguntzaz beren taldekideak eskaintzen zien flotagailua hartzea. Horixe desafioaren koxka. Baina noski, flotagailua hartzen asmatu behar, eta txalupara bidean flotagailuari eustea uretara ez erortzeko… Zailtasunak bazituen kontuak, han pilatu ziren ikusleen gozamenerako. Larunbata gauetan WZMK saioko Anjel Alkainek, Egoitz Lasak, Mikel Pagadizabalek, Jon Iraolak, Mikel Laskurainek eta Asier Sotak parte hartzen dute Aitziber Garmendiak eta Ainere Tolosak aukezten duten saioan. Larunbatero emititzen [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2011/04/15

San Pedro eta San Juan. Kontrario mitikoak, eta hala diren heinean ETBko Finlandia saioko asteroko Desapiyurako ezin aproposagoak. Herenegun izan ziren Finlandia saiokoak badian, Kalparra eta Amnistiaren arkuaren arteko tartean Desapiyua grabatzen, ordubetez.
Badiaren erdian txalupa bat jarri zuten, eta txalupan talde bakoitzeko partaide bana eta flotagailuak, laranja kolorekoak sanjuandarrenak eta berdeak sanpedrotarrenak.

San Pedro eta Donibane arteko desafioa, finlandia saiorako

San Pedro eta Donibane arteko desafioa, finlandia saiorako

Koloretsua zegoen ingurua, eguraldia lagun, eta grabazioa aurrera egin orduko ikusleak ere pilatzen joan ziren pixkanaka badiaren bi aldetara.
Txorimaloak eta Bixi-Bixikoak
Talde bakoitzean sei partaide. Txorimaloak San Pedroren alde eta Bixi-Bixikoak San Juanen alde. Talde bakoitzeko lehiakide bana badia erdian jarri zuten txalupan zegoen eta gainontzeko lehiakideak, talde bakoitzeko bost, Donibanen zeuden bitartean, zain, uretara irtetea noiz egokituko.
Binaka hartzen zituzten lehiakideak, talde bakoitzeko bana, flotagailu handi batean eseri eta uretako motoak atoian eramanda, ziztu bizian.
Badiaren erdian zegoen txalupara iritsi orduko, makila baten laguntzaz beren taldekideak eskaintzen zien flotagailua hartzea. Horixe desafioaren koxka. Baina noski, flotagailua hartzen asmatu behar, eta txalupara bidean flotagailuari eustea uretara ez erortzeko… Zailtasunak bazituen kontuak, han pilatu ziren ikusleen gozamenerako.
Larunbata gauetan
WZMK saioko Anjel Alkainek, Egoitz Lasak, Mikel Pagadizabalek, Jon Iraolak, Mikel Laskurainek eta Asier Sotak parte hartzen dute Aitziber Garmendiak eta Ainere Tolosak aukezten duten saioan.
Larunbatero emititzen dute 21:45ean, eta umorea, elkarrizketak, eta atal finkoak tartekatzen ditu. Alkain, Julian Iantzirenak egitean, autopatxi mekanikaria, Iraoloaren teknologia edota Kontuba eta Zikiñaren lagunak… pertsonaia komiko jada klasikoak guztiak.
Pasaiako Desapiyua zeinek irabazi zuen jakin nahi duenak maiatzaren 14ra arte itxaron beharko du, egun h

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.