Eguzkik begi onez ikusten du Miguel Buenek Portu Agintzaritza uztea
“Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzatik joan izana ongi ikusten dugu; izan ere, bi urte hauetan bere aurrekari Gonzalez Txabarriren lan iluna blindatu du Jaizkibelgo kanpo kaia azpiegitura faraonikoa inposatzeko”, adierazi du Eguzki tald...
“Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzatik joan izana ongi ikusten dugu; izan ere, bi urte hauetan bere aurrekari Gonzalez Txabarriren lan iluna blindatu du Jaizkibelgo kanpo kaia azpiegitura faraonikoa inposatzeko”, adierazi du Eguzki talde ekologistak. Buenek, ordea, kanpo kaiaren lobby ekonomikoak laguntzeko Gipuzkoako Batzar Nagusiak erabiliko dituela “mehatxatu” duela dio Eguzkik.
“Berari [Miguel Bueni] eta bere ordezko Lucio Hernandori gogorarazi nahi diegu Oarsoaldeko eta Euskal Herriko gehiengo soziala, politikoa eta sindikala aurrez aurre izaten jarraituko dutela, zentzugabeko proposamen horren aurka”, nabarmendu du. Horren haritik, udalekin eta badian bizi diren herritarrekin lan egitea proposatu dio Eguzkik Lucio Hernando Portu Agintaritzako presidenteari: “ingurumen baloreak, ekonomikoak eta sozialak indartuz portu moderno batean, eta egungo portuan jarduera ez kutsagarriak sortuz, Bilbo eta Baionaren kolaborazioa ahaztu gabe”.
“Protokoloa ke hutsa”
Pasaiako badia biziberritzeko Madrilen sinatu duten protokoloa “ke hutsa” dela salatu du Eguzkik: “Baina ez hori bakarrik, badiaren gaineko erabakiak Oarsoaldetik eta Euskal Herritik kanpo hartu nahi dituzte, baina hemen hartu behar dira”.
