Herrian izandako erasoa salatu dute Oiartzungo Emakume Taldeek
Oiartzungo Emakume Taldeek gogor salatu dute aste honetan herrian bertan izan den gertakaria. Gizonezko batek neska gazte bati eraso egin dio, bere aurrean biluzik azalduz eta sexu proposamenak eginez. Neskak ihes egin zuen, baina hala ere, “onar...
Oiartzungo Emakume Taldeek gogor salatu dute aste honetan herrian bertan izan den gertakaria. Gizonezko batek neska gazte bati eraso egin dio, bere aurrean biluzik azalduz eta sexu proposamenak eginez. Neskak ihes egin zuen, baina hala ere, “onartezina da horrelako gertakari bat”, salatu dute emakume taldeek.
Emakumeen kontrako eraso guztiak salatu behar direla ere gogorarazi dute, “lotsak baztertu eta behar den toki guztietara joz”.
Aurretik beste zenbait hiri eta herritan egin izan den ekimena Oiartzunera ekartzea pentsatzen ari dira orain Emakume Taldeak: “Herriko puntu arriskutsuen mapa egitea, hain zuzen ere”.