Irungo udalak Iragarkien eta ediktuen taula elektronikoa ezarri du hilabete honetan Horrela, hemendik arrera hiritarren ordenagailuko pantailaren aurrean izango dute erakundeen informazioaren berri, udaletxeko arkupeetako oholtzara joan beharrik gabe.
Irungo udalak Iragarkien eta ediktuen taula elektronikoa ezarri du hilabete honetan Horrela, hemendik arrera hiritarren ordenagailuko pantailaren aurrean izango dute erakundeen informazioaren berri, udaletxeko arkupeetako oholtzara joan beharrik gabe. Horretarako, Informatika Zerbitzuak programazio bat garatu du tabloiaren kudeaketa eta iragarkien publikazioa gauzatzeko, bai udalean bertan sortzen direnak, baita beste erakundeetatik jasotzen direnak.
Zerbitzua hiritar guztieingana hurbiltzeko xedez, hiroiko hainbat lekuetan autozerbitzu makinak (S@C terminalak) aurki ditezke: udaletxeko sotoan, Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren bulegoan, Adif geltokian, udal liburutegiko eta Gaztelekuko internet gelan, KZ gunean eta Kutxako bulegoetan.
Momentuz biak
Iragarkien Taula digitala egunero 24 orduz erabilgarri izango da, eta informaziora heltzeko zerbitzuak ez du eskatuko inolako akreditazio edo pasahitzarik. Udal gobernutik esan dutenez, momentuz udaletxeko arkupeetako taulak ez dira kenduko, hots, formato fisikoa eta birtuala biak erabili ahalko dira.