«Desobedientzia falta» dela eta, Buen kondenatua
Miguel Buenek 20 egunez 40 euro ordaindu beharko dituela erabaki du Donostiako 3. Instrukzio Epaitegiak, Pasaiako udaltzainei egindako «desobedientzia falta» dela eta. 2009an Pasaiako bi udaltzain portura hurbildu ziren «udal lizentziarik ez z...
Miguel Buenek 20 egunez 40 euro ordaindu beharko dituela erabaki du Donostiako 3. Instrukzio Epaitegiak, Pasaiako udaltzainei egindako «desobedientzia falta» dela eta. 2009an Pasaiako bi udaltzain portura hurbildu ziren «udal lizentziarik ez zuten obren inguruko argibideak emateko». Sarreran zegoen pertsonak ez zien utzi pasatzen, Buenek hala agindu zielako. Buenek berak epaiketan onartu zuen agindu hori eman zuela.