Sukaldaritza ikastaroa Armonia elkartean
Armonia elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzaren 9tik ekainaren 30a bitartean. Parte hartzaileek euskal sukaldaritzaren errezetak ikasteaz gain, Japoniakoak, Mexikokoak eta Valentziakoak ezagutzeko aukera izango dute. Irakasleen artea...
Armonia elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzaren 9tik ekainaren 30a bitartean. Parte hartzaileek euskal sukaldaritzaren errezetak ikasteaz gain, Japoniakoak, Mexikokoak eta Valentziakoak ezagutzeko aukera izango dute. Irakasleen artean Alameda jatetxeko Txapartegi anaiak eta Txubillo jatetxeko Hitoshi Karube izango dira. 50 euro balio du ikastaroak.