Catelsako langileen egoera ezagutu du Udalak
Udalak Catelsako langileen protestaren berri lehen eskutik jaso du. Atzo, Aitor Etxeberria alkatea enpresan izan zen, protestan dauden langileekin, euren egoera ezagutzeko. Horien artean, dagoeneko zazpi egun gose greban daramatzan Langile Batzordeko delegatuarekin (Francisco Javier Morcillorekin) egon zen Etxeberria eta bere osasun egoeraz arduratu zen. Catelsako langileak lanpostu murrizketak salatzeko ari dira protestan. Langileek salatu dutenez, aurten hamahiru lanpostu gutxituko dituzte eta datorren urtean beste hiru lanpostu murriztuko ditu enpresak. Lanpostuak mantentzeko ari direla protestan azaldu dute eta enpresari behin-behineko kontratuak baztertu eta kontratu mugagabeak egiteko deia luzatu diote. Enpresaren bertsioa ere jaso zuen Etxeberria alkateak, pertsonaleko arduradunak kontatuta. Catelsa Hutchinson Frantziako multinazionalaren lantokietako bat da. Kautxuzko piezak egiten dituzte, batez ere ibilgailuentzako piezak.
Udalak Catelsako langileen protestaren berri lehen eskutik jaso du. Atzo, Aitor Etxeberria alkatea enpresan izan zen, protestan dauden langileekin, euren egoera ezagutzeko. Horien artean, dagoeneko zazpi egun gose greban daramatzan Langile Batzordeko delegatuarekin (Francisco Javier Morcillorekin) egon zen Etxeberria eta bere osasun egoeraz arduratu zen.
Catelsako langileak lanpostu murrizketak salatzeko ari dira protestan. Langileek salatu dutenez, aurten hamahiru lanpostu gutxituko dituzte eta datorren urtean beste hiru lanpostu murriztuko ditu enpresak. Lanpostuak mantentzeko ari direla protestan azaldu dute eta enpresari behin-behineko kontratuak baztertu eta kontratu mugagabeak egiteko deia luzatu diote.
Enpresaren bertsioa ere jaso zuen Etxeberria alkateak, pertsonaleko arduradunak kontatuta. Catelsa Hutchinson Frantziako multinazionalaren lantokietako bat da. Kautxuzko piezak egiten dituzte, batez ere ibilgailuentzako piezak.