Mugaritz munduko hirugarren jatetxe onena
Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxea munduko hirugarren onena da, S. Pellegrino markak babesten duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendaren arabera. Europa mailan erreferentzia da zerrenda hori. Horrenbestez, Andoni Luis Adurizek egindako lanak berrir...
Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxea munduko hirugarren onena da, S. Pellegrino markak babesten duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendaren arabera. Europa mailan erreferentzia da zerrenda hori. Horrenbestez, Andoni Luis Adurizek egindako lanak berriro fruituak ematen ditu, eta iazko zerrendan baino bi postu aurrerago dago.
Mugaritzeko jatetxearekin batera, Gipuzkoako beste jatetxe bat agertzen da zerrendan, Arzak. Hain zuzen, zortzigarren tokian dago Juan Mari Arzaken Donostiako jatetxea. 2010eko zerrendatik postu bat aurreratu du.
Zerrendako lehen tokian Kopenhageko Noma jatetxea dago, Rene Redzpeirena. Bigarren tokian, berriz, El Bulliri tokia kendu dio Herrialde Katalanetako beste jatetxe batek: Gironako El Celler de Can Roca.