Topaketa errunikoak egingo dituzte hamahirugarrenez, ostegunetik igandera arte
Ostegunetik hasita rol jokoak, ordenagailuak, kontsolak, manga komikiak edo guda jokoak maite dituzten lagunek, Atlas gazte elkarteak hamahirugarrenez antolatutako eta Gazteria eta Hezkuntza sailak lagundutako Topaketa Errunikoetan parte hartzeko aukera izango dute. Galtzarabordako kiroldegiak hartuko ditu lau egunez topaketak, eta bertan Euskal Herritik eta Espainiatik heldutako 700 lagun biltzea espero dute antolatzaileek. Horietatik 300ek kiroldegian bertan egingo dute lo. Grezia eta Erroma klasikora bidaiatuko dute aurten topaketa errunikoetan parte hartzen dutenek «iaz gehienek gai hori aukeratu zutelako aurtengo ediziorako», azaldu du Xabier Greño topaketen koordinatzaileak. 30 urtetik beherakoak Topaketa errunikoak antolatzeko, 7.500 euro erabiliko dituzte antolatzaileek Greñok esan duenez. Beste datu bat ere eman du topaketen koordinatzaileak, parte hartzen duten lagunen adinari dagokiona, hain zuzen ere: “Gehienak 30 urtetik beherako gazteak izaten dira”, azaldu du. Horrekin, baina, ez dituzte ateak itxi nahi «eta adina alde batera utzita, topaketak parte hartu nahi duen ororentzat daude zabalik», gaineratu du. Bihar goizeko hamaiketan hasiko dira topaketak eta parte hartzaileek egun osoan zehar izango dute antolatutako hainbat joko eta ekimenetan parte hartzeko aukera. Greñok, Javier Caballoren bakarrizketa nabarmendu du: «Izan ere, gazte honek gurutziltzatuta egingo du bakarrizketa». Caballo 21:00etatik aurrera ariko da kiroldegian bertan, bihar. Alternatibak eskaini Topaketa errunikoak 1998. urtean antolatu zituzten lehenengoz: [...]
Ostegunetik hasita rol jokoak, ordenagailuak, kontsolak, manga komikiak edo guda jokoak maite dituzten lagunek, Atlas gazte elkarteak hamahirugarrenez antolatutako eta Gazteria eta Hezkuntza sailak lagundutako Topaketa Errunikoetan parte hartzeko aukera izango dute.
Galtzarabordako kiroldegiak hartuko ditu lau egunez topaketak, eta bertan Euskal Herritik eta Espainiatik heldutako 700 lagun biltzea espero dute antolatzaileek. Horietatik 300ek kiroldegian bertan egingo dute lo. Grezia eta Erroma klasikora bidaiatuko dute aurten topaketa errunikoetan parte hartzen dutenek «iaz gehienek gai hori aukeratu zutelako aurtengo ediziorako», azaldu du Xabier Greño topaketen koordinatzaileak.
30 urtetik beherakoak
Topaketa errunikoak antolatzeko, 7.500 euro erabiliko dituzte antolatzaileek Greñok esan duenez. Beste datu bat ere eman du topaketen koordinatzaileak, parte hartzen duten lagunen adinari dagokiona, hain zuzen ere: “Gehienak 30 urtetik beherako gazteak izaten dira”, azaldu du.
Horrekin, baina, ez dituzte ateak itxi nahi «eta adina alde batera utzita, topaketak parte hartu nahi duen ororentzat daude zabalik», gaineratu du. Bihar goizeko hamaiketan hasiko dira topaketak eta parte hartzaileek egun osoan zehar izango dute antolatutako hainbat joko eta ekimenetan parte hartzeko aukera. Greñok, Javier Caballoren bakarrizketa nabarmendu du: «Izan ere, gazte honek gurutziltzatuta egingo du bakarrizketa». Caballo 21:00etatik aurrera ariko da kiroldegian bertan, bihar.
Alternatibak eskaini
Topaketa errunikoak 1998. urtean antolatu zituzten lehenengoz: «Aste Santuan hutsik gelditzen den herrian aisialdirako aukera alternatibo bat emateko», esan dute antolatzaileek. Ordundik “handitzen joan dira, bai parte hartzaile kopuruari dagokionean eta baita kalitateari dagokionean ere”, nabarmendu du Greñok.
Horren erakusle herriko hainbat establezimenduren inplikazioa da, Greñoren ustez: “Aratz tabernan jai zeltarra egingo dute etzi, eta Stick tabernan amaiera jaia antolatu dute etzidamu gauean topaketen harira. Azken hauek koktel berezia asmatu dute, eta Telepizzak, berriz, Ave Cesar pizza berezia eskainiko du igandea arte”.