Xanet Arozena, H1en hautagaia
Gaur arratsaldean, datozen hauteskundeetarako Oiartzungo alkategaia aurkeztu du Hamaikabatek. Xanet Arozena izango da H1en hautagaia. Arozenak, pertsonetan oinarritutako politika aldarrikatu du, eta kudeaketa garbiaren aldeko apustua egin du, baita herritarren bizi kalitatearen aldekoa ere. OiartzunBai formula berriro errepikatzeko dei publikoa egin ondoren, EAJren erantzunik ez dute jaso. Martin Beramendi Oiartzun-Bidasoko hautagaia izango da, eta Pello Gonzalez, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izateko.
Gaur arratsaldean, datozen hauteskundeetarako Oiartzungo alkategaia aurkeztu du Hamaikabatek. Xanet Arozena izango da H1en hautagaia. Arozenak, pertsonetan oinarritutako politika aldarrikatu du, eta kudeaketa garbiaren aldeko apustua egin du, baita herritarren bizi kalitatearen aldekoa ere.
OiartzunBai formula berriro errepikatzeko dei publikoa egin ondoren, EAJren erantzunik ez dute jaso.
Martin Beramendi Oiartzun-Bidasoko hautagaia izango da, eta Pello Gonzalez, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izateko.