Haurren astea: kirolak, magia eta musika
Haurren astearen barruan kirolak ezagutzeko aukera izango dute etzi goizean, 10:30etik aurrera, 5 eta 11 urte bitartekoek. Herriko kirol egituretan izango da. Arratsaldean ere ez dute aspertzeko betarik izango. 16:30ean magia ikuskizuna izango da, eta ...
Haurren astearen barruan kirolak ezagutzeko aukera izango dute etzi goizean, 10:30etik aurrera, 5 eta 11 urte bitartekoek. Herriko kirol egituretan izango da.
Arratsaldean ere ez dute aspertzeko betarik izango. 16:30ean magia ikuskizuna izango da, eta 17:30ean Zarpai Berriak musika eskolaren kontzertua. Sokoburuko plazan izango dira bi ekitaldiak, bestela eguraldi txarra eginez gero, Mendi Zolan kulturgunean.