Auto bat erasotzeagatik isuna jartzeko eskatu du Fiskaltzak
Gipuzkoako Fiskaltzak 1.200 euroko isuna eskatu du bikote batentzat, merkatalgune batean aparkatuta zegoela, Porsche markako auto bati marrak egin eta kolpeak emateagatik. Fiskaltzaren arabera, Porscheak 998 euroko kalteak jasan zituen. Hala, isunaz ga...
Gipuzkoako Fiskaltzak 1.200 euroko isuna eskatu du bikote batentzat, merkatalgune batean aparkatuta zegoela, Porsche markako auto bati marrak egin eta kolpeak emateagatik. Fiskaltzaren arabera, Porscheak 998 euroko kalteak jasan zituen. Hala, isunaz gain, autoaren jabeari diru kopuru hori —interesak gehituta— bikoteak ordaintzea eskatzen du Fiskaltzak.