Olerkia: Gernika 1937-2011
1937ko apirilaren 26an Alemaniako nazien hegazkinek Gernika bonbakatu zuen Espainiako faxisten aginduz. Gertakari hori gogoan honako poema idatzi du Ainara Maia olerkari irundarrak: Gernika 1937-2011 Zerua urdin dago eguzkia dirdiraka eta gu plazara at...
1937ko apirilaren 26an Alemaniako nazien hegazkinek Gernika bonbakatu zuen Espainiako faxisten aginduz. Gertakari hori gogoan honako poema idatzi du Ainara Maia olerkari irundarrak:
Gernika 1937-2011
Zerua urdin dago
eguzkia dirdiraka
eta gu plazara atera
ortzadarra ikusteko.
Zerua urdin dago gaur
baina koloretako ortzadarrik ez guri irribarretsu.
Zerua urdin dago
igande eguzkitsu honetan
negar tanta batek irrist egin dit masailean behera,
baina ez dakit zergatik
biharamunaren iragarle, agian?
Zerua urdin argiz jantzi da gaur,
baina gautuko
ilunduko du,
eta biharamuneko euriak
seguru etzi
ortzadarra marraztuko duela
zeru grisean.
«Hitz batzuk hiztegietan daude, baina ez dira ia bilatzen, maite ditugu.
Egun batzuk urteetan daude, baina ez dira ia antzematen, oroitzen ditugu»
Ainara Maia Urroz.
2011-4-26.