Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udal Araudi Organikoa behin betiko onartu du udalbatzak

UAO Udal Araudi Organiko berria behin betiko onartu zuen joan den ostiralean udalbatzak PSE-EE, EAJ, PP eta Hamaikabaten aldeko botoekin. Ezker Batuak abstentzioa bozkatu zuen, eta ezker abertzaleak, berriz, kontra. Araudia onartu aurretik, azken alderdi horrek aurkeztutako helegiteak aztertu zituen udalbatzak. Bata osoko zuzenketa zen eta araudia bertan behera uzteko eskatzen zuen, txostena gaztelera hutsean aurkeztu zutelako. Agus Cano ezker abertzaleko zinegotziak salatu zuenez “ez dugu  euskaraz lantzeko aukerarik izan eta horrek udalak euskararekiko daraman politika agerian utzi du beste behin ere”. Aztertutako bestea, Karlos Murua zinegotzi abertzaleak aurkeztutako boto partikularra izan zen. Muruak, bere taldeak UAO berria ezin zuela babestu aurreratu zuen “araudiak gutxieneko demokratikoak errespetatzen ez dituelako”. Hala, eskubide politiko eta ekonomikoei dagokienean zinegotzien arteko desberdintasuna  sortuko duela salatu zuen batetik, eta herritarren parte hartzea “oraindik gehiago murriztuko duela” bestetik. Mozioa ezin eztabaidatu Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek mozioa aurkeztu  eta udalbatzarreko gai ordenean txertatzeko eskatu zuten baina Juan Carlos Merino alkateak ez zuen aukerarik eman “gaiaren gaineko txosten teknikoa ez dagoelako oraindik” gaineratu zuen. Horren aurrean,  haserre azaldu ziren ezker abertzaleko zinegotziak. Muruak azaldu zuenez “araututa baitago behin udalbatzarreko gai zerrenderakin amaituta, ez ohiko mozioak eztabaidatzeko aukera”. EBko Jose Manuel Ferradasek mozioa eztabaidatzeko aukera emateko eskatu zion [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2011/05/02

UAO Udal Araudi Organiko berria behin betiko onartu zuen joan den ostiralean udalbatzak PSE-EE, EAJ, PP eta Hamaikabaten aldeko botoekin. Ezker Batuak abstentzioa bozkatu zuen, eta ezker abertzaleak, berriz, kontra.

Araudia onartu aurretik, azken alderdi horrek aurkeztutako helegiteak aztertu zituen udalbatzak. Bata osoko zuzenketa zen eta araudia bertan behera uzteko eskatzen zuen, txostena gaztelera hutsean aurkeztu zutelako. Agus Cano ezker abertzaleko zinegotziak salatu zuenez “ez dugu  euskaraz lantzeko aukerarik izan eta horrek udalak euskararekiko daraman politika agerian utzi du beste behin ere”.

Aztertutako bestea, Karlos Murua zinegotzi abertzaleak aurkeztutako boto partikularra izan zen. Muruak, bere taldeak UAO berria ezin zuela babestu aurreratu zuen “araudiak gutxieneko demokratikoak errespetatzen ez dituelako”. Hala, eskubide politiko eta ekonomikoei dagokienean zinegotzien arteko desberdintasuna  sortuko duela salatu zuen batetik, eta herritarren parte hartzea “oraindik gehiago murriztuko duela” bestetik.

Mozioa ezin eztabaidatu
Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek mozioa aurkeztu  eta udalbatzarreko gai ordenean txertatzeko eskatu zuten baina Juan Carlos Merino alkateak ez zuen aukerarik eman “gaiaren gaineko txosten teknikoa ez dagoelako oraindik” gaineratu zuen.

Horren aurrean,  haserre azaldu ziren ezker abertzaleko zinegotziak. Muruak azaldu zuenez “araututa baitago behin udalbatzarreko gai zerrenderakin amaituta, ez ohiko mozioak eztabaidatzeko aukera”. EBko Jose Manuel Ferradasek mozioa eztabaidatzeko aukera emateko eskatu zion alkateari “lehenago edo beranduago gaia eztabaidatu beharko delako”, baina Merinok ezezkoa mantendu zuen.

Alkateari “jarrera agintzailea” leporatu zion Muruak “alderdi interesen arabera arauak eta udalbatzarraren eskubideak urratzen ari baita”. Desadostasuna erakusteko, osoko bilkura amaitu aurretik  eserlekuetatik altxa  eta aretotik alde egin zuten ezker abertzaleko zinegotziek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.