Pasaiako Bilduk bere hautagaitza aurkeztu du
Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak legez kanpo utzi arren, Pasaiako Bilduk prentsa aurrera irten zen antzo bere hautagaitza aurkeztera. “Aberrazio politikotzat” jo zuten gorenaren erabakia, eta “Pasaian dagoen gehiengo sozio politikoa hauteskunde jokotik at uzten duela” salatu zuten. Hala ere, koalizioak “oinarri sendoak dituela” eta akordioak aurretik “bide luzea” duela iragarri zuten. Hautagaitzaren izenean zerrendako buru Amaia Agirregabiriak, eta zerrendako bigarrenak Josu Goikoetxeak hitz egin zuten. Auzitegi Konstituzionalaren erabakia edozein dela ere, Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetan egongo dela iragarri zuten eta datozen lau urtetan “Pasaia, ezkerreko eta independentziaren aldeko ikuspegitik eraikitzeko lana” egingo dutela esan zuten. Bien bitartean eta biharko erabakiaren zain, 19:30ean, Donibaneko plazan.