

Lezoko Mañontzi Bertso Eskolak urteak daramatza bertsolaritza herrian sustatzen eta lantzen. Bere horretan jarraituko dute datozen urteetan. Horregatik, Lezoko Udalarekin hitzarmena sinatu dute berriro ere. Legegintzaldian sinatu duten bigarren hitzar...

Oñatira joango dira etzi (hilak 7) Donibane Majestik taldekoek, Oñatiko Izarraitz taldearen kontra jokatzera. Kopa jokatzeko aukera gutxi dituzte arrosek, baina aukera gutxi horiek borrokatzen ahaleginduko dira arrosak, hango Zubikoa kiroldegian. 16:...

“Jendeari benetan axola, eta eguneroko bizitza hobetzen dutenak direlakoan gauza txikien garrantzia” nabarmendu du H1en zerrendaburu Miriam Canok bere hautagaitzaren lan ildo nagusiak aurkezterakoan. Pasaitarren “ongizatea” aldarrikatu du eta berau lortzeko giltza “badiaren biziberritze integrala” jo du, “enplegu eta aberastasunaren iturri” izango direlakoan. “Onartezina” iritzi dio Canok Pasaiak bizi duen egoera sozioekonomikoari: “hau aldatzeko gai izan behar dugu, Pasaiak merezi duen tokia berreskura dezan”. Udaleko jardunean “liskarrak” atzean utzi “baiezko eraikitzailea” lehenetsiko duela esan du Canok, eta horretarako “gaztetasuna eta esperientzia” uztartzen duten taldea osatu dutela argitu du. Hortxe H1en zerrenda: 1. Miriam Cano Puy 2. Jon Samaniego Arrieta 3. Iñaki Arrieta Egia 4. Ane Egia Goienetxea 5. Koldo Merino Nazabal 6. Santi Mariezkurrena Ezkurra 7. Begoña Fernandez Entenza 8. Sebas Cano Gonzalez 9. Mª José Esnaola Agesta 10. Julen Etxaniz Danbolenea 11. Maialen Arrieta Arrieta 12. Amaia Osa Etxeberria 13. Txema Sancho Dominguez 14. Mª Jesús Goienetxea Sistiaga 15. Hector Oscar Soria 16. Mª Carmen Arrese-Igor Fraile 17. Martin Iparragirre Angiorama

Nola eragingo digu Plataforma Logistikoak? galdera oinarri hartuta, apirilaren 14an eta 15ean jardunaldiak izan ziren herrian, Oiartzunarriskuan taldeak antolatuta. Lehen saioan Alberto Lopez arkitektoak hitzaldia eman zuen, eta bigarrenean, udaletako ordezkariekin mahai-ingurua izan zen. Mahai-inguru horrekin jarraituko dute bihar. Hala, Pavel Viñasek eta Haritz Salaberriak, Oiartzun eta Lezoko udalen izenean, Lezo-Gaintxurizketan egin nahi duten Plataforma Logistikoari buruzko mahai-inguruan parte hartuko dute, 19:00etan, udaletxean. Ondoren eztabaida irekia izango da. Biak Oiartzunarriskuan taldeak antolatu ditu. Helburua, azpiegiturak udalerriotan izango duen eragina aztertzea da, bai arlo ekonomikoari dagokionez, eta baita lurraldeari dagokionez ere. Orain, gainera, Lezori dagokionean, Gipuzkoako Foru Aldundia hasi berri da hainbat enpresa (50 inguru) eta baserriren balorazioa egiten, lur horiek desjabetu eta plataformaren baitan kokatzen den geltoki intermodala eraiki ahal izateko. Oiartzunarriskuan taldeak herritar guztiei, eta enpresei eta gainerako erakundeei mahai-inguruan eta ondorengo eztabaida saioan parte hartzeko gonbita luzatu die: “Kontuan izan behar da azpiegitura honek eta Lurralde Zatikako Planekoek bi udalerrien eta Oarsoaldea osoaren etorkizunean izango duten eragina”.

Gaur eguerdian ireki dute 2011ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko epea. Lehiaketara aurkeztutako lanen artean epaimahai batek bost kartel hautatu ditu, eta horietako bat izango da irabazlea, herri bozketaren prozedura erabiliz.

Higer Elkarteak, Ostalaritzako Enpresarien Elkarteak eta Rural Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu dute, fideltasun tresna bat martxan jartzeko. Honela, Hondarribiko establezimenduak lehiakorragoak izaten saiatuko dira eta merkataritza gune handien aldean hobetzea dute helburu. Fideltasun proiektuarekin bi tresna nagusi jarriko dituzte martxan: sustapen ekintzak gauzatzeko eta fideltasun sistema burutzeko programa informatiboa eta fideltasun txartela, merkatari, ostalarien eta erabiltzaileen artean banatuko dena. Txartelaren bidez sustapen kanpainak eta fideltasun ekintzak eskuratuko dituzte, eta ondorengo ezaugarriak izango ditu: doakoaizango da, ordainketa hiru hilabetetan egin ahal izango da, bezeroak ez du hartarako kontu berririk ireki behar izango, eta bezero eta erabiltzaileei zenbait kanpainatan parte hartzeko aukera eskainiko die, doan. Fernando de la Fuente, Higer Elkarteko ordezkariak azaldu duenez, “etorkizunerako proiektua da, hain zuzen ere gure hiriko merkataritza alorra indartzeko eta merkataritza gune txikien esku enpresa handiek dituzten tresna eta abantailak jarriko ditu”. Gainera, Ostalarien Elkarteko presidente den Miguel Sotok, proiektua marketing estrategien hobekuntza dela esan du, osagarri bat alegia, “gure bezeroei zerbitzu hobea eta hirian duten eskaintzaz baliatzeko argudio sendoak ematen zaizkie, bai merkataritza alorrean, eta bai aisia nahiz jatetxe alorretan, eskaintza hondarribiarrei nahiz ohiko bisitariei zuzendua da”. Fernando Sotok, Rural Kutxako Erakunde Harremanetarako Zuzendariak, “lankidetza eremu berri honen helburu nagusia establezimendu txikiek dituzten ahuleziak murriztu [...]

Zigor Garro eta Marina Bernado euskal presoen aurkako epaiketa hasi zen atzo Parisen eta hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Herriko Enparantzan. Garrok epaileari hitza eskatu zion “Espainiak eta Frantziak aurrean urrezko aukera” dute...

Nabarraldek Gipuzkoaren jatorria DVDa aurkeztuko du bihar, Manuel Lekuona Bibliotekan. 19:30ean hasiko da aurkezpena. Orain arte, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia Gaztelara euren borondatez batu zirela dio historiak. Nabarraldek ekoitzi duen DVDan, aldiz, d...

Lezoko Udala herriko baserritarrekin bilduko da gaur zortzi, Gezala Auditoriumean. Bilera 19:00etan hasiko da. Jorratuko duten gaia Gaintxurizketan Foru Aldundiak eraiki nahi duen plataforma logistikoa izango da. Izan ere, Jon Legorburu Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, Etorlur enpresako kideak, Aldundiak aginduta, baserri eta industriaguneetara joan da neurketak egitera. Gaintxurizketako baserritarrei informazioa helarazi nahi die Udalak, apirilaren 20an industriaguneko langile eta enpresetako jabeekin egin zuen moduan. Hala ere, ez da aztertuko duten gai bakarra izango, hirigintza plana ere hizpide izango baitute. Informazio “okerra” Haritz Salaberria Lezoko alkateak adierazi duenez, “informazio okerra” zabaltzen ari dira Etorlur enpresakoak bai baserrietan baita industraiguneko lantokietan. Gogorarazi du duela hilabete batzuk Udalak informazioa lortzeko eta hori zabaltzeko ardura hartuko zuela. Horren harira datoz hilaren 12ko bilera zein apirilaren 20koa. Gaintxurizketako bizilagunei datorren ostegunekoan parte hartzeko deia luzatu diete Udal Gobernu Taldeko kideek. Datozen egunetan baserrietara helaraziko dute deialdia. Baserritarren kezkak zeintzuk diren jakin nahi du Lezoko Udalak. Iaz ere egin zuten bilera baserritarrekin eta legegintzaldia bukatu aurretik beste bat egitea da helburua. Alkateak azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin gaiari buruz hitz egin dute eta lehen eskuko informazio hori partekatu nahi dute. Etorlur enpresaren lanak ahaztu eta “lasai egoteko” esan die Salaberriak baserritarrei zein industriaguneko langileei: “Plataforma logistikoa [...]

Hondarribiko &thefans rock taldeak kontzertua emango du bihar De Cyne Reyna tabernan, 22:30etik aurrera. Ernesto Villar izan zen & thefans taldearen sortzailea 2007 urtean. Villarrekin batera ariko dira taldea osatzen duten Asier Torres, Daf Linares eta Manu Pazzaglia.

Martxoan, Oiartzungo Emakume Taldeek hainbat ekimen antolatu zituzten Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Bat tupper sex saioa zen, baina bertan behera geratu zen. Iragarri zuten berriro deituko zutela saioa: etzi izango da, 17:00etan, Karaez kalean...

Bi taldek joko dute igandean (hilak Mogambon: Sugartown Cabaret eta My Own Private Alaska. Bi taldeak frantziarrak dira. Beren musika entzuteko ondoko helbideetara jo daiteke: http://sugartowncabaret.bandcamp.com eta http://myownprivatealaska.bandcamp...

Xanistebanak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea etzi bukatuko da, 13:00etan. Lan guztiak udaletxean aurkeztu behar dira; eta, saritutako kartelak udal jabetzakoak izango dira. Edonork parte har dezake Udalak antolatuta...

Hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta, Udal Kirol Patronatuak Uda 2011 kanpainarako ekintzak antolatu ditu. Haurren udako aisialdiari begira antolatutako ekintza horiek ekainaren 24ean hasiko dira. Lehenengo tanda hori eskola egutegiari eta herriko jaiei begira zehaztu dutela jakinarazi dute patronatutik. Gaineratu dutenez, hamar tanda izango dira aurreko urteetan bezala. Aurten berritasun moduan bi ekintza konbinatu antolatu dituzte. Batetik, Kirol Campusa antolatu dute, eta bertan, futbola izango da ekintza nagusia, baina horrekin batera, eskulangintza tailerra, eta uretako eta jolaserako ekintzak egingo dituzte. Bestetik, berriz, Kirol Udalekuak egiteko parada izango dute haurrek: kirol hastapena eta joko tradizionalak, eskulangintza tailerrarekin, eta uretako eta jolaserako ekintzekin batera. Kirol Campusa eta Kirol Udalekuak 09:00etatik 13:00etara egongo dira martxan, eta 15:00etara arte luzatu daiteke nahi duenarentzat ordutegia. Ordutegia luzatzearen alde egingo dutenei eguneko bazkaria emango zaie, eta ondoren, film proiekzioa izango dute. Ohiko ekintzak Horiez gain, ohiko ekintzak egiteko aukera ere izango da. Fanderiako instalazioetan lau ikastaroko eskaintza dago: igeriketa, askotariko ekintzak, dantza eta tenisa. Galtzarabordan, berriz, igeriketa, dantza eta tenisaz, gain, patinetan ikastera animatu daitezke txikienak. Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, ikasleei kirol ekintzetan hasteko eta perfekzionatzeko aukera eman nahi diete Uda programaren bidez. Bide batez, urtean zehar egindako ekintzen osagarri izatea ere bilatzen dute. Gaineratu [...]

Udalak energia aurreztearen aldeko apostua egin du eta bide horretan kaleko argiteriaren kontsumoa murrizteko, kontsumo urriko argiak, kontrol sistema eraginkorragoak eta EVEk (Energiaren Euskal Erakundea) diruztatutako tresnak eta neurriak ezarri ditu...

Gaztediren lokalean egin zituzten egoera politikoari buruzko hitzaldi zikloetatik ateratako ondorioak ostiralean jakinaraziko dituzte antolatzaileek, herritar talde batek. 2010eko otsailean Brian Currin nazioarteko bitartekariaren hitzalditik hasita, a...

III. Argazkiez blai! lehiaketa antolatu du Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak. Aurten, Gipuzkoa osoko 29 urtera arteko gazteei zuzenduta dago. Hilaren 31ra izango da parte hartzeko aukera, Internet bidez www.gazteoiartzun.net/argazkiak atarian, eta 2.600 euro banatuko dituzte saritan. Aurten ere hiru kategoriatan parte hartu dezakete argazkilariek: haurrak (12 urtera arte), nerabeak (13 eta 17 urte artekoak) eta gazteak (18tik 29 urte artekoak). Sail bakoitzean bost sari banatuko dituzte: hiru onenak, Interneteko saria eta Oiartzungo onenari emango diotena. Sari banaketa, uztailean Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake lehiaketara. Argazki guztiak www.gazteoiartzun.net/argazkiak webgunean zintzilikatu beharko dituzte, 500 kb-ko gutxieneko pisuarekin eta gehienez, 3 Mb-koarekin eta JPG formatuan. Oinarrizko ukituak onartuko dituzte, baina fotomuntairik ez. Gaia librea da. Argazki lehiaketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da norberarenak ez diren lau argazki baloratzea eta biri, behintzat, iruzkina idaztea. Sariak uztailean banatuko dituzte, argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiaren erabakia oinarri. Ondoren, Manuel Lekuona Bibliotekan erakusketa jarriko dute kategoria bakoitzeko argazki onenekin. Argazki sarituak Oiartzungo Udalaren jabetzakoak izango dira. Informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoan —Mendiburu kaleko 5ean, 943 49 11 05 telefono zenbakian edo gazteinfo[abildua]oiartzun.org helbidean, www.facebook.com/OiartzunGazteriaKirola orrian— eskura daiteke, edo www.gazteoiartzun.net gunean. Sariak: Gazteak 1. saria. 600 euro. 2. saria. 300 euro. 3. saria. [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea: Garazi Portugal Ttur-Ttur euskaltzaleon bilguneko kidea eta Antton Mendizabal urtero errenta aitorpena euskaraz egiten duen herritarra izango dira estudioan. 11:30ean: Metaziy...