Elkarretaratzea, Zigor Garro eta Marina Bernadoren aurkako epaiketa salatzeko
Zigor Garro eta Marina Bernado euskal presoen aurkako epaiketa hasi zen atzo Parisen eta hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Herriko Enparantzan. Garrok epaileari hitza eskatu zion “Espainiak eta Frantziak aurrean urrezko aukera” dute...
Zigor Garro eta Marina Bernado euskal presoen aurkako epaiketa hasi zen atzo Parisen eta hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Herriko Enparantzan. Garrok epaileari hitza eskatu zion “Espainiak eta Frantziak aurrean urrezko aukera” dutela adierazteko. 2006an atxilotu zituzten herriko bi euskal presoak beste bi lagunekin batera eta guztiei ETAko logistika egiturako kide izatea leporatzen diete eta Garrori taldeko buru izatea. Lander garro eta Marina Bernadoren aurkako epaiketa gaur amaituko da eta datozen egunetan emango dute epaiaren berri.
