Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gipuzkoa osoko gazteek parte hartu ahal izango dute III. Argazkiez blai! lehian

III. Argazkiez blai! lehiaketa antolatu du Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak. Aurten, Gipuzkoa osoko 29 urtera arteko gazteei zuzenduta dago. Hilaren 31ra izango da parte hartzeko aukera, Internet bidez www.gazteoiartzun.net/argazkiak atarian, eta 2.600 euro banatuko dituzte saritan. Aurten ere hiru kategoriatan parte hartu dezakete argazkilariek: haurrak (12 urtera arte), nerabeak (13 eta 17 urte artekoak) eta gazteak (18tik 29 urte artekoak). Sail bakoitzean bost sari banatuko dituzte: hiru onenak, Interneteko saria eta Oiartzungo onenari emango diotena. Sari banaketa, uztailean Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake lehiaketara. Argazki guztiak www.gazteoiartzun.net/argazkiak webgunean zintzilikatu beharko dituzte, 500 kb-ko gutxieneko pisuarekin eta gehienez, 3 Mb-koarekin eta JPG formatuan. Oinarrizko ukituak onartuko dituzte, baina fotomuntairik ez. Gaia librea da. Argazki lehiaketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da norberarenak ez diren lau argazki baloratzea eta biri, behintzat, iruzkina idaztea. Sariak uztailean banatuko dituzte, argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiaren erabakia oinarri. Ondoren, Manuel Lekuona Bibliotekan erakusketa jarriko dute kategoria bakoitzeko argazki onenekin. Argazki sarituak Oiartzungo Udalaren jabetzakoak izango dira. Informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoan —Mendiburu kaleko 5ean, 943 49 11 05 telefono zenbakian edo gazteinfo[abildua]oiartzun.org helbidean, www.facebook.com/OiartzunGazteriaKirola orrian— eskura daiteke, edo www.gazteoiartzun.net gunean. Sariak: Gazteak 1. saria. 600 euro. 2. saria. 300 euro. 3. saria. [...]

nagore vega
Oarsoaldea
2011/05/04

III. Argazkiez blai! lehiaketa antolatu du Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak. Aurten, Gipuzkoa osoko 29 urtera arteko gazteei zuzenduta dago. Hilaren 31ra izango da parte hartzeko aukera, Internet bidez www.gazteoiartzun.net/argazkiak atarian, eta 2.600 euro banatuko dituzte saritan.

Aurten ere hiru kategoriatan parte hartu dezakete argazkilariek: haurrak (12 urtera arte), nerabeak (13 eta 17 urte artekoak) eta gazteak (18tik 29 urte artekoak). Sail bakoitzean bost sari banatuko dituzte: hiru onenak, Interneteko saria eta Oiartzungo onenari emango diotena.

Sari banaketa, uztailean
Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake lehiaketara. Argazki guztiak www.gazteoiartzun.net/argazkiak webgunean zintzilikatu beharko dituzte, 500 kb-ko gutxieneko pisuarekin eta gehienez, 3 Mb-koarekin eta JPG formatuan. Oinarrizko ukituak onartuko dituzte, baina fotomuntairik ez. Gaia librea da.

Argazki lehiaketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da norberarenak ez diren lau argazki baloratzea eta biri, behintzat, iruzkina idaztea.

Sariak uztailean banatuko dituzte, argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiaren erabakia oinarri. Ondoren, Manuel Lekuona Bibliotekan erakusketa jarriko dute kategoria bakoitzeko argazki onenekin. Argazki sarituak Oiartzungo Udalaren jabetzakoak izango dira.

Informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoan —Mendiburu kaleko 5ean, 943 49 11 05 telefono zenbakian edo gazteinfo[abildua]oiartzun.org helbidean, www.facebook.com/OiartzunGazteriaKirola orrian— eskura daiteke, edo www.gazteoiartzun.net gunean.

Sariak:

Gazteak

  • 1. saria. 600 euro.
  • 2. saria. 300 euro.
  • 3. saria. 200 euro.
  • Interneteko saria. 150 euro.
  • Oiartzungo onena. 150 euro.

Nerabeak

  • 1. saria. 300 euro.
  • 2. saria. 150 euro.
  • 3. saria. 80 euro.
  • Interneteko saria. 100 euro.
  • Oiartzungo onena. 100 euro.

Haurrak

  • 1. saria. 200 euro materialean.
  • 2. saria. 100 euro materialean.
  • 3. saria. 50 euro materialean.
  • Interneteko saria. 80 euro materialean.
  • Oiartzungo onena. 80 euro materialean.
Iazko irabazlea. Egilea: Mikel Mitxelena 'Txami'.

Iazko irabazlea. Egilea: Mikel Mitxelena 'Txami'.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.