Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ilegalizazioaren alde edo kontra dauden galdetu die Bilduk Euskadiko sozialistei

oarso bidasoko hitza
Oarsoaldea
2011/05/04
Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu hauteskundeetatik kanpo uztea gogor kritikatu zuten atzo koalizioko Irungo ordezkariek. Eusko Alkartasunaren egoitzan egin zuten prentsa agerraldian Gorenaren erabakia “onartezina” dela nabarmendu zuten. Horregatik, PSE-EEko kideei ilegalizazioaren alde edo kontra dauden zehazteko eskatu, eta herritarrei dei egin diete baliogabetzeen kontra bihar eta etzi egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko. Espainiako Estatuko Abokatuaren eta Fiskaltzaren inpugnazio eskaerei erantzunez, Gorenak Bilduren 254 zerrenda hauteskundeetatik kanpo uztea erabaki zuen igandean, horien artean Oarsoaldekoak eta Bidasokoak. Bilduren ordezkariek oso larritzat jo dute Gorenaren “betoa”. “Gehiengo batek gatazka egoera gainditu, prozesu demokratiko bat bultzatu eta bakea eraikitzeko apustua egin dugun bitartean, beste batzuk errepresioa, ilegalizazioak eta gatazkaren zurrunbiloarekin ito nahi gaituzte”, salatu zuten, eta alderdi sozialista egin dute egoeraren erantzule: “Erabaki politikoa izan da, eta ez judiziala”. EAJ, EB-Berdeak eta Aralarrekin elkartu direla jakinarazi zuten ere, “urrats berriak emateko garaia” dela uste dutelako. Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia alde batekoa edo beste aldekoa izanik ere, “aurrera jarraitzeko” asmoa agertu zuen Irungo Bilduk. Hauteskunde kanpainian izango direla ziurtatu zuten, eta “ezkertiarrei eta abertzaleei” laguntza eskatu zieten. Zentzu horretan, joan zen larunbatean zerrenda aurkezteko ekitaldian Udal Kontserbatorioko auditorioa bete izanagatik pozik agertu ziren koalizioko kideak, baita Gorenaren erabakiaren kontra atzo Txanaleta plazatik abiatuta egin zen manifestazio jendetsuarengatik. Pasaian (irudian), Oiartzunen, Errenteria-Oreretan, Lezon eta Hondarribian ere egin zituzten elkarretaratzeak. Mobilizazioak bihar eta etzi Bestalde, gaur Bilbora joateko deia egin zuten. Biharko gauerdira arteko epea du Konstituzionalak koalizioko abokatuek aurkeztutako helegitea aztertu eta behin betiko erabakia hartzeko. Hori dela eta, manifestazioa abiatuko da Jesusen Bihotzetik, 20:00etan. Ondoren elkarretaratzea egingo dute Moyua plazan, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean, Konstituzionalaren erabakia ezagutu artean. Sindikatuak Gorenak Bildu hauteskundeetatik kanpo uzteko igandean hartutako erabakia gogor errefusatu dute ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek. Gehiengo sindikalak Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapatero egiten dute Gorenaren epaiaren erantzule, “goitik behera politikako eta hedabideetako eskuin muturrak ezartzen dion agenda betetzen” duelako. Oharraren sinatzaileek «eskubide demokratikoen alde eta aukera guztien parte hartze politikoa» defendatu dute. Amaitzeko, “normalizazio agertoki baten aldeko konpromisoa hartzeko” galdegin dio gehiengo sindikalak Madrilgo gobernuari, eta bihar, Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez! lelopean egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko dei egin diote euskal langileriari. Gehiengo sindikalaren deialdiak, etzi, 11:30ean Errenteria-Orereta. Udaletxean eta Txirrita Maleo poligonoan (Iberconta).
Bilduren aldeko elkarretaratzea, Donibaneko Santiago plazan

Bilduren aldeko elkarretaratzea, Donibaneko Santiago plazan

Pasaia. Trintxerpen, alkateordetzan. Donibanen, udaletxean. Lezo. Udaletxean eta 110 industrialdean. Oiartzun. Udaletxean, Lintzirinen (Catelsa enpresaren parean) eta Urkiako biribilgunean (Mamut). Hondarribia. Miramarreko biribilgunearen parean. Irun. Zaisako dorrean, Zabaltza plazan eta CAF enpresan (Anaka).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.