Merkatariek, ostalariek eta Rural Kutxak fideltasun txartela sortuko dute
Higer Elkarteak, Ostalaritzako Enpresarien Elkarteak eta Rural Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu dute, fideltasun tresna bat martxan jartzeko. Honela, Hondarribiko establezimenduak lehiakorragoak izaten saiatuko dira eta merkataritza gune handien aldean hobetzea dute helburu. Fideltasun proiektuarekin bi tresna nagusi jarriko dituzte martxan: sustapen ekintzak gauzatzeko eta fideltasun sistema burutzeko programa informatiboa eta fideltasun txartela, merkatari, ostalarien eta erabiltzaileen artean banatuko dena. Txartelaren bidez sustapen kanpainak eta fideltasun ekintzak eskuratuko dituzte, eta ondorengo ezaugarriak izango ditu: doakoaizango da, ordainketa hiru hilabetetan egin ahal izango da, bezeroak ez du hartarako kontu berririk ireki behar izango, eta bezero eta erabiltzaileei zenbait kanpainatan parte hartzeko aukera eskainiko die, doan. Fernando de la Fuente, Higer Elkarteko ordezkariak azaldu duenez, “etorkizunerako proiektua da, hain zuzen ere gure hiriko merkataritza alorra indartzeko eta merkataritza gune txikien esku enpresa handiek dituzten tresna eta abantailak jarriko ditu”. Gainera, Ostalarien Elkarteko presidente den Miguel Sotok, proiektua marketing estrategien hobekuntza dela esan du, osagarri bat alegia, “gure bezeroei zerbitzu hobea eta hirian duten eskaintzaz baliatzeko argudio sendoak ematen zaizkie, bai merkataritza alorrean, eta bai aisia nahiz jatetxe alorretan, eskaintza hondarribiarrei nahiz ohiko bisitariei zuzendua da”. Fernando Sotok, Rural Kutxako Erakunde Harremanetarako Zuzendariak, “lankidetza eremu berri honen helburu nagusia establezimendu txikiek dituzten ahuleziak murriztu [...]
Higer Elkarteak, Ostalaritzako Enpresarien Elkarteak eta Rural Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu dute, fideltasun tresna bat martxan jartzeko. Honela, Hondarribiko establezimenduak lehiakorragoak izaten saiatuko dira eta merkataritza gune handien aldean hobetzea dute helburu. Fideltasun proiektuarekin bi tresna nagusi jarriko dituzte martxan: sustapen ekintzak gauzatzeko eta fideltasun sistema burutzeko programa informatiboa eta fideltasun txartela, merkatari, ostalarien eta erabiltzaileen artean banatuko dena.
Txartelaren bidez sustapen kanpainak eta fideltasun ekintzak eskuratuko dituzte, eta ondorengo ezaugarriak izango ditu: doakoaizango da, ordainketa hiru hilabetetan egin ahal izango da, bezeroak ez du hartarako kontu berririk ireki behar izango, eta bezero eta erabiltzaileei zenbait kanpainatan parte hartzeko aukera eskainiko die, doan.
Fernando de la Fuente, Higer Elkarteko ordezkariak azaldu duenez, “etorkizunerako proiektua da, hain zuzen ere gure hiriko merkataritza alorra indartzeko eta merkataritza gune txikien esku enpresa handiek dituzten tresna eta abantailak jarriko ditu”.
Gainera, Ostalarien Elkarteko presidente den Miguel Sotok, proiektua marketing estrategien hobekuntza dela esan du, osagarri bat alegia, “gure bezeroei zerbitzu hobea eta hirian duten eskaintzaz baliatzeko argudio sendoak ematen zaizkie, bai merkataritza alorrean, eta bai aisia nahiz jatetxe alorretan, eskaintza hondarribiarrei nahiz ohiko bisitariei zuzendua da”.
Fernando Sotok, Rural Kutxako Erakunde Harremanetarako Zuzendariak, “lankidetza eremu berri honen helburu nagusia establezimendu txikiek dituzten ahuleziak murriztu edo desagerraraztea da; kostuak txikitzea, sustapena, bezeroentzako haien kudeaketari buruzko informazioa, nahiz fideltasun tresnak eskainiko zaizkie, horrenbestez, fideltasun txartela eginez onura ekonomikoak eta bestelako abantailak eskuratuko dituzte, eta merkataritza eta ostalaritza alorra hobetuko dira”, azaldu du.
Txikien ezaugarriak gordetzen
Bertako merkataritza eta ostalaritza garatzeko eta ondorioz hiria bera sustatzeko lankidetza estrategikoa da, izan ere aberastasuna eta ondasunak sortzeko proiektua da.
Proiektuan merkataritza eta ostalaritzako establezimendu guztiek parte har dezakete, eta sustapen ekimen eta fideltasun ekintzak eginez Aire Zabaleko Merkataritza Gune handi bakar bat izatea dute helburu.
Hau beti ere, establezimendu txikiek berezkoak dituzten ezaugarriak galdu gabe: arreta berezitua eta banakako aholkularitza, kalitatea, produktuarekiko lotura, eta bezeroarekiko hurbiltsauna.
Ekonomian bat
Hitzarmena astearte goizean Udaleako arteto nagusian sinatu zuten, eta Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, esker hitzak izan zituen, ekonomi lankidetza hitzarmen berriaren aurrean, “eskertzekoa da Hiriko ekonomi jarduerako bi alor nagusiak lankide izatea, eta era berean Rural Kutxak bere laguntzaren bidez haien eta hiriaren esku duen esperientzia jarri eta laguntza ematea”.

