Uda 2011ko kirol ekintzak antolatu ditu patronatuak
Hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta, Udal Kirol Patronatuak Uda 2011 kanpainarako ekintzak antolatu ditu. Haurren udako aisialdiari begira antolatutako ekintza horiek ekainaren 24ean hasiko dira. Lehenengo tanda hori eskola egutegiari eta herriko jaiei begira zehaztu dutela jakinarazi dute patronatutik. Gaineratu dutenez, hamar tanda izango dira aurreko urteetan bezala. Aurten berritasun moduan bi ekintza konbinatu antolatu dituzte. Batetik, Kirol Campusa antolatu dute, eta bertan, futbola izango da ekintza nagusia, baina horrekin batera, eskulangintza tailerra, eta uretako eta jolaserako ekintzak egingo dituzte. Bestetik, berriz, Kirol Udalekuak egiteko parada izango dute haurrek: kirol hastapena eta joko tradizionalak, eskulangintza tailerrarekin, eta uretako eta jolaserako ekintzekin batera. Kirol Campusa eta Kirol Udalekuak 09:00etatik 13:00etara egongo dira martxan, eta 15:00etara arte luzatu daiteke nahi duenarentzat ordutegia. Ordutegia luzatzearen alde egingo dutenei eguneko bazkaria emango zaie, eta ondoren, film proiekzioa izango dute. Ohiko ekintzak Horiez gain, ohiko ekintzak egiteko aukera ere izango da. Fanderiako instalazioetan lau ikastaroko eskaintza dago: igeriketa, askotariko ekintzak, dantza eta tenisa. Galtzarabordan, berriz, igeriketa, dantza eta tenisaz, gain, patinetan ikastera animatu daitezke txikienak. Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, ikasleei kirol ekintzetan hasteko eta perfekzionatzeko aukera eman nahi diete Uda programaren bidez. Bide batez, urtean zehar egindako ekintzen osagarri izatea ere bilatzen dute. Gaineratu [...]
Hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta, Udal Kirol Patronatuak Uda 2011 kanpainarako ekintzak antolatu ditu. Haurren udako aisialdiari begira antolatutako ekintza horiek ekainaren 24ean hasiko dira. Lehenengo tanda hori eskola egutegiari eta herriko jaiei begira zehaztu dutela jakinarazi dute patronatutik. Gaineratu dutenez, hamar tanda izango dira aurreko urteetan bezala.
Aurten berritasun moduan bi ekintza konbinatu antolatu dituzte. Batetik, Kirol Campusa antolatu dute, eta bertan, futbola izango da ekintza nagusia, baina horrekin batera, eskulangintza tailerra, eta uretako eta jolaserako ekintzak egingo dituzte. Bestetik, berriz, Kirol Udalekuak egiteko parada izango dute haurrek: kirol hastapena eta joko tradizionalak, eskulangintza tailerrarekin, eta uretako eta jolaserako ekintzekin batera.
Kirol Campusa eta Kirol Udalekuak 09:00etatik 13:00etara egongo dira martxan, eta 15:00etara arte luzatu daiteke nahi duenarentzat ordutegia. Ordutegia luzatzearen alde egingo dutenei eguneko bazkaria emango zaie, eta ondoren, film proiekzioa izango dute.
Ohiko ekintzak
Horiez gain, ohiko ekintzak egiteko aukera ere izango da. Fanderiako instalazioetan lau ikastaroko eskaintza dago: igeriketa, askotariko ekintzak, dantza eta tenisa. Galtzarabordan, berriz, igeriketa, dantza eta tenisaz, gain, patinetan ikastera animatu daitezke txikienak.
Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, ikasleei kirol ekintzetan hasteko eta perfekzionatzeko aukera eman nahi diete Uda programaren bidez. Bide batez, urtean zehar egindako ekintzen osagarri izatea ere bilatzen dute. Gaineratu dutenez, geroz eta arrakasta gehiago dute.