Behobiderentzat Euskadiko maratoi txapela
Claudia Behobide hondarribiarrak irabazi zuen atzo Gasteizen ospatu zen IX. Martin Fiz maratoian eta, horrenbestez, Euskadiko txapelketa irabazi zuen
Claudia Behobide hondarribiarrak irabazi zuen atzo Gasteizen ospatu zen IX. Martin Fiz maratoian eta, horrenbestez, Euskadiko txapelketa irabazi zuen. Gemma Perez gasteiztarra bigarren sailkatu zen.
Bost kilometroren faltan ordura arte Behobidek irekitako aldea murrizten hasi zen Perez, baina azken kilometroan indarrik gabe geratu zen, eta hondarribiarra izan zen garaile, minutu bateko aldeaz. 3 ordu 9 minutu eta 38 segunduko denbora egin zuen Behobidek.
Clement Koech keniarra nagusitu zen gizonezkoen proban, eta Yosu Amutio gasteiztarra izan zen lehen euskalduna. Maratoiaz gain, maratoi erdia eta 10 kilometroko probak ospatu ziren atzo Arabako hiriburuan.