Euskarazko errezetak
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak harategietan antolatutako euskarazko errezeta lehiaketan parte hartu duten errezeta guztiak eskuragarri daude www.oiartzun.org webguneko Euskara atalean edo Oarsoarrak webgunean: www.oarsoarrak.net/euskara/ekimenak/harate...
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak harategietan antolatutako euskarazko errezeta lehiaketan parte hartu duten errezeta guztiak eskuragarri daude www.oiartzun.org webguneko Euskara atalean edo Oarsoarrak webgunean: www.oarsoarrak.net/euskara/ekimenak/harategiak.
Iaz, Oiartzungo, Errenteriako eta Pasaiako harategiekin elkarlanean, errezeta lehiaketa antolatu zuen Oarsoaldeko Euskara Batzordeak.
Errezetek baldintza bakarra bete behar zuten: harategietako produktuekin eginiko platerak izatea. Eta, noski, errezetak euskaraz idatzita egotea.
Oiartzungo kasuan, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren bidez bideratu zen kanpaina, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Udalarekin duen hitzarmenari esker. Harategiekin egindako lanketa hori egitasmoa horren barruan kokatzen da.
67 errezeta jaso zituzten guztira hiru herrietan. Horietako 23, Oiartzunen, Pasaian 17, eta Errenteria-Oreretan 27. Era berean, hiru herrietan irabazle izan ziren errezetak ere jasota daude liburuxkan.
Oiartzunen, Elixabete Perez eta Izaskun Ibarra izan ziren irabazleak, Oilaskoa saltsan errezetarekin. Lizar eta Zalakain harategietako bezeroak dira Perez eta Ibarra.
Pasaian, Maria Luisa Lopetegik eskuratu zuen lehenengo saria, Albondigak Bermeo erara, errezetarekin. Garaiar harategiko bezeroa da Lopetegi.
Errenteria-Oreretan, azkenik, Laura Ferrari izan zen irabazlea —Peio harategiko bezeroa—, Mantxako kaldereta errezetarekin.
Webgunetik errezeta liburuxka eskuratzea ez da batere zaila. Ondoren, sukaldean sartu eta euskaraz otordu goxo-goxoak prestatzea besterik ez da falta!